argia.eus
INPRIMATU
Aitor Mazo: «Saioan ez da lehiaketarik sortzen»
2021eko uztailaren 19a
Aitor Mazorekin "Ene ba bioak" saioaz
Aitor Mazo: «Saioan ez da lehiaketarik sortzen»
Astelehenero, gaueko hamarrak aldera, Aitor Mazok aurkezten duen «Ene ba bideoak" programa ikusteko aukera izaten dugu ETB-1n. Puska batetik hona martxan dagoen saio honek arrakasta bizkorra ezagutu du. Hau dela eta, programa honen gora beherei buruz zerbait gehiago jakin nahi izan dugu.
ARGIA. Zeuen programan etxean grabatutako bideoak bota ohi dituzue, zein erizpide erabiltzen duzue bideoak aukeratzeko?
A. MAZO. Aurkezleok ez dugu ezer egiten hor, publikoak aukeratzen ditu. Herrialde bakoitzetik datozen hiru bideoak publikoak aukeratuak izaten dira. Gero kontua da hori dena Valencian egiten dela, baina teorikoki ezin da esan Valencian egiten denik, gero konexioak daude eta.
A. Zuretzat zer da programa, dibertsio saioa ala lehiaketa?
A. M. Uste dut dibertsioa dela gehienbat, lehiaketarik nik hor ez dut ikusten, beraien artean ez dira inoiz lehian hasten. Bakoitza jezartzen da bere tokian eta ez dago lehiaketarik, jendea hona ea dirurik ateratzen ote duen etortzen da; hori normala da telebistan.
A. Jendeak sarri esan ohi duen gauza da honelako programetan beti irabazten duela bideorik biolentoenak edo kolperik handienak. Zer uste duzu bonetaz?
A.M. Ez beti, gehienetan bai, zertarako esango dugu ezetz? Hala eta guztiz, telebistan agertzen direnak baino kolpe handiagoak bidaltzen dizkigute, baina horiek ez dira aukeratuak izaten, batzuk beldurgarriak izaten bait dira benetan.
A. Etorkizunera begira zerbait aldatuko al zenioke, edo gehitu, zeuen programari? eta kendu?
A.M. Gauza batzuk aldatuko nituzke, gauza teknikoak. Egia esan bost aurkezle garela eta hori azkarrago izan zitekeela, baina...
A. Hainbeste bideo eta kontu medio, ezin ahazturito anekdotaren bat izango duzu, ezta?
A.M. Anekdota bezala ez dakit zer kontatu, gauza asko gertatzen dira. Herpes bat atera zait azken saioan jarri nuen mozorroa dela eta, itsasora jaisten direnen buzo bat zen, baina ez modernoa aintzinakoa baizik, gomazkoa.
NERE PORTILLO
69

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazMAZO1
EgileezPORTILLO1Komunikabid