argia.eus
INPRIMATU
«Sozialistekin egoera larritu egin da»
2021eko uztailaren 19a
Koldo Cameno, Gasteizeko Banbi ikstoak bozeramalea:
«Sozialistekin egoera larritu egin da»
ARGIA. Zenbat haur dituzue ikastolan?
KOLDO CAMENO. 120 guztira. OHOko seigarren maila arte, eta iksturte bakoitzen beste maila bat ezartzen saiatzen gara.
A. Eta zer dela et zaudete tirabiretan Eusko Jaurlaritzarekin?
K.C. Gure ikastola 1984ean Foru Aldundiaren eraginez sortu zen. 1985ean 137 milioi t'erdi pezetako aurrekontu bat onartu zen. Gasteizeko erdigunerako zentru bat irekitzeko. Banbi inguru horretann euskarazko ikastetxe bakarra da.
Urte berean ardura transferentzia izan zen, lakuara, eta partida hori desagertu egin zen, eta hortik aurrera ikatola hori non kokatu zen arazoa.
A. Rekalderekin hasi ziren arazo larrienak, ezta?
K.C. Bai. Laister hasi ziren euskarazko irakaskuntzari egurra enmaten eta gu izan ginen lehenik erasotu zituztenak.
A ereduko zentru batera eraman nahi gintuzten, gu D eredukoak izatea lortu nahi genuen bitartean eta PSOEk eraikuntza baztertu zuen hasieratik, guk oraindik ez baztertu arren.
A. Eta EAri pasa zitzaionean hezkuntz sailaren ardura?
K.C. Segituan hasi ginen lanean aukera desberdinen inguruan: zentru bat okupatzea; betiko lekuan jarraitzea eta aurrez eraikitako gelak ezartzen joatea, haurrek jolas lekurik ez izatea suposatzen zuena; eta eraokitzearena. Eraikitzea izan zen Lakuan hartu zuten erabakia. Baina sozialistekin egoera larritu egin da. Iazko abenduaren 18an eten zuten Banbikoek EAkoekin lortutako akordioa.
A. Eta orain zer?
K.C. Erantzun zehatzen baten zain gaude. Aste bat itxoingo dugu, eta ez badugu erantzunik jasotzen mobilizazioak antolatzko prest gaude. Jadanik ez gara negoziatzen ari, guk bere garaian negoziatu genuen negoziatu beharrekoekin.
Banbi ikastolakoek EAkoekin sinatutako akordioa sozialistek nola eteten zuten ikusi dute, eta oraindik erantzun ofizial baten zain daude.
31

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazCAMENO1