argia.eus
INPRIMATU
Ane Gabarain: «Telebistan askotan teknikak aktorea gainditzen du»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Ane Gabarainekin telebista eta antzerkiaz
Ane Gabarain: «Telebistan askotan teknikak aktorea gainditzen du»
Duela urtebete emititu zen lehenengo aldiz "Bi eta bat" saioa eta orain bigarren zatiko atalak ikus daitezke ETBren pantailan. Antzezlan honek hiru pertsonaia nagusi ditu eta hauetako bat Ane Gabarain da. Anek antzerki munduan lan ugari egin ditu eta horregatik aritu gara berarekin telebista eta antzerkiaren arteko harremanaz.
ARGIA. Zein ezberdintasan nabaritzen duzu telebistaz eginik antzerkia eta zuzeneko antzerkiaren artean eta zein duzu gustokoen?
A. GABARAIN. Zeharo ezberdinak dira. Nik zuzeneko antzerkia dut gustokoen. Zuzenean lan egiteak gehiago betetzen zaitu, ikuslegoarekin harremanetan zaude eta antzezlana hasi eta bukatu egiten da, zatiketarik gabe. Telebistan askotan teknikak aktorea gainditzen du. Hala ere telebistak baditu bere abantailak ere, besteak beste entzutetsu bihur zaitezkeelako.
A. Arazorik izan al duzue "Bi eta bat" saioa grabatzen ari zinetela?
A.G. Ez dugu arazo handiegirik izan. Atal bat ume batekin egin behar genuen eta grabaketa hasi baino lehen haurrak kasketa hartu eta negarrez aritu zen denbora luzez, baina azkenean lasaitu zen eta aurrera jarraitzea lortu genuen.
A. Zuen saioaren higarren zatia amaitzear dago eta badirudi ez dagoela atal gehiago grabatzeko asmorik. Baina zuk telebistan beste zerbait egiteko asmoa al duzu?
A.G. Ez dut uste, baina ezin daiteke ezer ziurtatu. Nik gustoko nuke, baina aurrekontu murrizketa dela eta bertako produkzioak atzera bota dituzte, eta beraz ez dirudi aukera asko izango dugunik. Hala ere ezin daiteke ezer baieztatu.
A. Zein uste duzu izan behar dela ETBren jokaera euskal antzertiarekiko?
A.G. Euskal antzerkiarekiko ez dakit, baina aktoreekin konbenio bat lortu beharko lukeela uste dut. Horren bidez duintasunez aritzea lortu nahi dugu eta hau bidezkoa dela begi bistan dago. Hala ere oraingoz ez dirudi elkar ulertze bidean gaudenik baina konbenioa lortzen saiatuko gara.
A. Zein da antzerkia telebistaz egitearen abantaila nagusia?
A.G. Abantaila nagusiena jendeak errazago ezagutzen zaituela da eta ondorioz beste antzezlan batean aritzen zarenean jendea ikustera joaten da. Hau agian ez da bidezkoa, baina horrela gertatzen da. Ni adibidez "In Fraganti" taldearekin ari naiz orain, taldeko beste partaideak ere telebistan arituak dira eta honek ikuslegoarengan eragina du.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazGABARAIN1
EgileezYARZA1Komunikabid