argia.eus
INPRIMATU
Orio Ta Olinpiar Arrauna
1965eko urriaren 10
Patxi Sarasua arraunlariari elkarrizketa
Kirol Berriak Euskal Herrian
Orio Ta Olinpiar Arrauna
Arraun saioak amaitu berri dirala, kirol ontan oso ezagun dan mutil bat dakarkigu gure irakurleen aurrera. Orio'ko Sarasua'tar Patxi-tzaz ari gera.
Arrauneko txapeldun bikaiñ eta irakasle iaioa izandako Sarasua'tar Iñaki-ren semea; adiñez aurrera dioaztenak gogoratuko dira noski
1934-tik 1936-eraño zortzi estropaden irabazle izan zala, bakarko on tzian; eta 1936-garrenean SKIFF-ko motan laterriko garaille. Berlin'go Olinpiadetara joateko aukeratua etzun arako bidea artu aal izaterik. zorigaiztoko erritar guda orduan piztu zalako.
–Patxi, entzun degu zerbait Orio'n olinpiar antzeko arraun bazkun bat antolatzeko asmotan zeratela edo . Zerbait esango al ginduzuke ontaz?
–Oraingoz mutil talde kementst bat bildua dago, egunero gertu jartzen aritzen dana, ta euren artean ba dago, ezpairik gabe, goi mallako bidea artua daramaten batzuek. Orio'ko arrantrale guztien artea aukeratzea aal ba litz, talde indar tsuagoko bat osatuko litzake, baña orrelakorik ez dago, antxoa taegaluzea arrapatzen daudelako geienak, eta luzaro egoten dira errira azaldugabe: beraz. Iegorreko mutillak ditugu.
–Zuen buru-austerik aundienak?
–Batez ere ontzi eza. Egun anetan "zortzirako" baten atzetik gabiltz, osobearrezko zaigulako Emendik bi astera gureganatuko ote degun itxaropenean gaude.
Beste eragozpenak: nun eduki eztaukagula; legorretik itxasoratzeko bear izaten dan txalupa bidea; gertu jartzeko ur-bare berezi bat bere jarleku ta arraunekin; gure artu emanetako arraun-kirol etxe bat, eta abar; oiek denen bearrean gaude.
Dana dala egiña daukagu, asmoz beintzat–paper gaiñean–esan bezelako etxe bat; asmo au Españi'ko Kirol Buru Batzarren aurrean azaltzekoa degu, baimena eskatuaz; au lortu ondoren asiko da etxekintza.
–Geldikako jarlekuan aritzea kaltegarritzat jotzen al dezu, gero koloka danden oietan oltzeko?
–Naiz atzerapide banaka batzuek izan, nik naiago dittut, geldikakoan oituak dandenak. iritzi askoren kalte
–Agian, Ondarrabi'n ere asmo berdiña dute, au da alinpikozko talde bat osatzea. Zer derizkiozu?
–Nere ustez ondarrabiarrak ba dute almena –ta ori ondotxo erakutsi digute– arraun talde zindo bat osatzeko. Ortara erabakitzen ba dira, danontzako izango da onuragarri Alegia, inguruko arraun ontzi guztiak, gure artean egin dezakegu txapelketatxo bat mota berezi ontan
–Lagundu edo zerbaitetako argibidea eman ditzakezuten kirol bazkunaren bat ba al dezute?
–Baiona'ko "Aviron Bayonnais"ek betetzen du eginkizun ori bere irakasbidea eskeiñiaz.
– Zeintzuk dira zuen taldeko buru egiten dutenak?
–Esandako kirol etxe ori egiten ez dan bitartean, etzait iruditzen egoki danik, buru edo zuzendaritzaz mintzatzea; dana dala, Antonio Campos, kirolzale gaztea da gure lendakaria; ta Emilio Olazabal, gazteen artean kirol aldeko maitasunaren etengabeko sua pizturik daukana ta gertu saioen buru egiten duena.
–Beste zerbait esan nai al dezu, "Zerugo Argia".-ren irakurleentzat?
–Euren artean zaletasunezko kiroltarren alde griña ona sortzea, profesionalak askotan izaten duten bezelakoa, onela euren berotasun eta laguntzakin aurrera jarrai dezagun.
Orixe opa diogu, guk ere, kiroltar ausarta aneri, ta Jainkoak nai dezala. bai aldizkari ontan ta bai bazter guztietako beste askotan ere, asko ta ondo idatzi bearra izatea euren irabazketak adierazteko...
APAL-AZPI
11

GaiezKirolaArraunaArraunlaria
PertsonaiazSARASUA
EgileezAPAL-AZPI1Kirola