argia.eus
INPRIMATU
EH Sukarra: «Ez dakigu diskoak zein harrera izango duen»
2021eko uztailaren 19a
Euskadi Gazteko maketa lehiaketa irabazi ondoren, EH Sukarra musika taldekoei elkarrizketa.
EH Sukarra: «Ez dakigu diskoak zein harrera izango duen»
ARGIA. Denbora gutxian famatu bihurtu zarete, izan ere Euskadi Gaztea Irratiko maketa irabazteak diskoa grabatzeko aukera eman dizue. Zer moduz joan da diskoaren grabaketa, zein talderen eragina izan duzue bertan? Kontzertu asko al dituzue hitz emanda?
EH SUKARRA. Diskoa Burdeosen grabatu genuen hamabost egunetan eta nahiko pozik gaude emaitzarekin. Hala ere beti grabatu eta gero pentsatzen duzu hobeto egin zenezakeela. Ez dakit zer harrera izango duen jendearen aldetik baina gu momentuz nahiko pozik gaude.
Kontzertuei dagokionez, dexente gehiago jotzen ari garela aitortu beharra dago, eta asteburuero kontzerturen bat izaten dugula. Batzuetan ere gertatzen zaigu asteburu batean bi kontzertu edukitzea. Zein talderen eraginak jaso ote ditugun galdetzen diguzu bestalde, baina erantzuna ematea ez da sekula erraza izaten. EH Sukarran bakoitzak bere gustoko estilo eta taldeak ditu. Baino agian The Clash izan daiteke gure gustokoena.
Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabaziak ate asko ireki dizkie eibartarrei.
65

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakE.H. SUKARR