argia.eus
INPRIMATU
«Beti da ona etxean jokatzeko aukera izatea»
2021eko uztailaren 19a
Mikel Armendariz, zesta-punta jokalariari elkarrizketa.
Mikel Armendariz, 18 urteko debutantea:
«Beti da ona etxean jokatzeko aukera izatea»
ARGIA. Zenbat urterekin hasi zinen zestapuntan jokatzen?
M. ARMENDARIZ. Zortzi urte nituenean. Aitaren trinketera joaten nintzen eta han hasi nintzen zesta eskuan eramatera ohitzen. Denborarekin nere adineko gazteekin hasi nintzen jokatzen.
A. Eta orain, profesionaletara pasatu behar zarelarik, ez al duzu beldur piska bat?
M.A. Beno urduri banago baina uste dut forma egokian nagoela. Profesionaletara pasatzeak bere pisua du, baina paper itxurosoa egitea espero dut.
A. Zurekin batera beste gazte askok emango dute profesionaltasunerako urratsa Nola ikusten duzu gazte talde hau?
M.A. Uste dut jende baliotsua badagoela. Hamazazpi edo hamazortzi urte eduki arren urte asko daramatzate prestatzen, eta hori nabarituko da.
A.Nola ikusten duzu hemen bertan egitea kinielak, Ameriketan egiten den bezala?
M.A. Oso ondo. Beti da ona etxean bertan jokatzeko aukera izatea. Orain arte, atzerrira joatea zen zesta-punta jokalari profesional batek zuen aukera bakarra, hemen ekonomikoki oso zaila zelako bizitza aurrera ateratzea. Orain, bertan irabaz daitezke sosak.
A. Baina uste duzu hemen arrakasta izan dezakeela kinielaren sistemak?
M .A. Nik uste dut baietz. Merkeagoa izateak jendea erakarriko duela uste dut ikuskizuna beti izaten bait da frontoian.
Amagoia Iban
Mikel Armendarizek, hemezortzi urterekin debutatuko du.
28

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazARMENDARIZ4
EgileezIBAN1Kirola