"Gangoitik eta Landak gure alde gogor borrokatu behar dute"
1991ko abenduaren 22a
Baxurako arrantzaleen egoera larria dela eta, Hondarribiko Esteban Olaizola arrantzaleari elkarrizketa.
Esteban Olaizola, Hondarribiko arrantzalea:
"Gangoitik eta Landak gure alde gogor borrokatu behar dute"
ARGIA. Zein da kala artifizialak egitearen arrazoia?
E. OLAIZOLA. Duela urte batzuk sortu zen ideia. Dagoeneko europar herrialde batzuek badauzkate eta arrainak sortu dirqa bertan. Hori ikusita eta itsasuntzi batzuk zatikatuak genuela, ekin genion. Pasaia eta Hondarribia artean hondoratu genituen 16 itsasuntzi eta beste lau ere laster urperatuko ditugu. Zonalde honetan legatza txiki asko daude eta arrantza egite debekatua badago ere, zenbait itsasuntzi sartzen dira. Hondoraketaren ondorioz, horrela egitea zailago izango dute eta legatz horiek handituko dira.
A. Horrek flotaren murrizketarekin zerikusirik badu?
E.O. Gure asmoa da 20 baino gehiago ez hondoratzea, gero arrantzan egiteko ez bait dugu izango itsasuntzi nahikorik. Ikusten ari gara Europa mailan zenbait neurri hartzen ari direla errekurtso naturalak mantentzeko. Gure ustez, oraindik gutxi dira baina behintzat bolanten aurkako zenbait neurri hartu dituzte. Profesional modura esan dezaket hemendik 10 urtetara itsasoan arraina izango dela, behintzat zaintzen badugu. Tristea izango litzateke, orain krisialdia jasaten dugulako untziak urperatzea eta gero arrantzan egiteko itsasuntzirik ez izatea.
A. Zeintzu dira Europari begira dituzuen arazoak?
E.O. Bolantak eta sare pelagikoak dira. Frantziarrek erabiltzen dituzte, sare hauetan arrain txiki asko harrapatuz. Egiten dutena da arrain handia saldu eta arrain txikia uretara bota, arrain handiekin nahastuta harrapatzen denez, puskatuta edo zatarra dagoelako. Eta gure ustez, sare hauen eraginez dago hain antxoa gutxi. Antxoa ez da handitzen. Sare pelagikoek erabiltzen dituzten itsasuntzietan bost lagun doaz. Baten lana da harrapatzen den arrai txiki hori palaz, itsasora botatzea. Horrela ezin da ibili itsasoan, jakinda gainera, hemendik bi urtetetra arrain hori handituko dela eta gu horien beharrean gaudela.
A. Eusko Jaurlaritzak zer jarrera hartu du arazo honetan?
E.O. Administrazioa gure alde dago baina Brusselen ez du konpetentziarik. Jon Gangoitik eta Karmelo Landak gogor borrokatu behar dute gure alde.
Myriam Gartzia
46