argia.eus
INPRIMATU
Jeni Prieto: «Euskararen etorkizuna Araban umeen esku dago»
1991ko abenduaren 15
Euskadi Irratiko "Maritxu Berritsu" saioko zuzendaria den Jeni Prietori elkarrizketa.
Jeni Prieto: «Euskararen etorkizuna Araban umeen esku dago»
Orain dela bost urte, Gasteiz Irratian, «Maritxu Berritsu» umeen irrasaioaren lehenengo etapa emititu zen; etapa honetan irrasaioa Araba mailan bakarrik emititzen zen, lokala zen. Orain, aldi, Euskadi Irratiaren bidez, Euskal Herri osoan entzun ahal da. Jeni Prieto irrasaio honen zuzendariarengana hurbildu gara galdera batzuk egiteko asmoz.
ARGIA. Nola zuzentzen duzu programa?
JENI PRIETO. Ikastoletako umeak dira irrasaioaren aurkezleak, eta egun bakoitzean sei aurkezle daude. Ume bakoitzak programaren arlo ezberdinak aurkezten ditu nere laguntzaz. Euskal Herriko ikastola ezberdinetako umeek txiste, ipuin, idazlan eta beste hainbat gauza prestatu ondoren, Gasteiz Irratian nerekin dauden umeek aurkeztu egiten dituzte lan horiek.
A. Nola egiten duzu lan umeekin, zure ideiak dira ala umeenak?
J P Ideien elkartrukea da. Ideiak beraiek ematen dizkidate eta nik interesatzen zaiena ikusiz, saioa burutzen dut.
A. Nola aukeratzen dituzu irrasaioa aurkeztuko duten umeak?
J.P. Ikastola ezberdinetara joaten naiz eta bertan euskara maila hoberena duten umeei eskaintzen diet ihau egiteko aukera. Pedagogia aldetik begiratuta ez da sistema egokiena umeentzako; baina irratiak euskara maila hoberena eskaintzeko beharra dauka, irratia eredua bait da.
A. Erraza al da umeekin lan egitea?
J.P. Oso erreza da umeekin lan egitea, kontutan hartu behar da nere irrasaiora nahi duten umeak bakarrik etortzen direla, beraz motibatuta datoz. Hala ere, oso neketsua da.
A. Gasteiz Irratian irrasaio euskaldun bakarra egoteak eta gainera umeentzat zuzendua, zerikasia al dauka Arabako euskararen egoerarekin?
J.P. Noski baietz. Euskararen etorkizuna Araban umeetan dago, beraiek dira Arabako euskararen bultzatzaileak. Horregatik zuzendariek beraiei zuzendutako programa bat egitea erabaki dute. Helduen euskal irrasaioek entzule gutxi dituzte Gasteiz irratian, beraiek badaukatelako Euskal irratia.
A. Nahiz eta zuena umeen irrasaioa izan, helduek ere entzuteko modukoa dela uste al duzu?
J.P. Bai noski. Ezin da entzulegoa bi taldetan banatu; nere helburua da umeentzat interesgarria dena helduentzat barregarria izatea. Musika eta beste hainbat gauza prestatzerakoan helduak ere kontutan hartzen ditut.
JAIONE GURIDI
OLATZ IRIZAR
VANESSA SANCHEZ
61



GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irruzendariak
PertsonaiazPRIETO1
EgileezGURIDI1Komunikabid
EgileezIRIZAR2Komunikabid
EgileezSANCHEZ3Komunikabid