argia.eus
INPRIMATU
«Gizarteak berak aldaketetara moldatzeko gaitasuna du»
1991ko abenduaren 15
Gizartearen zahartze prozesua dela eta, Enrike Morán, EUSTATeko demografia zuzendaria
Enrike Morán, EUSTATeko demografia zuzendaria:
«Gizarteak berak aldaketetara moldatzeko gaitasuna du»
ARGIA. 36 urte barru euskal gizartea dexente zaharkituko dela aurreikusten da. Zeintzu dira honen ondorioak? l
E. MORAN. 36 urte barru zer gertatuko den jakitea oso zaila da, batez ere, gehienetan aurreikuspen horiek ez direlako betetzen. Zahartzapenaren arazoa, agian izango da aurreikusteko errezenetarikoa. Bestetik, askoz jota egin dezakeguna, etorkizunean emango diren ezaugarri horiek gaurko gizartera aplikatzea da. Aplikapen honen arabera Segurantza Sozialaren ordainketarekin arazo larriak egongo lirateke, hirugarren adinekoen egoera nahiko larria izango litzateke ekonomikoki, osasun gasto publikoa handitu... hori gaur egungo gizartean gertatuko litzateke, baina nere zalantzak ditut hori etorkizunean gertatuko ote den.
A. Zergatik?
E.M. Gizarteak aldaketei moldatzeko duen gaitasuna oso altua delako. Batez ere aldaketa geldiak direnean, eta aldaketa demografikoak oso geldiak dira. 36 urte barru gizartea guztiz desberdina izango da eta gaur egun ditugun arazoak trasladatzea errore larria da. Gizarteak estatikoa dela uste du eta kontrakoa da.
A. Orduan, zertarako hainbeste datu?
E.M. Aurreikuspenak zer ez den gertatuko susmatzeko erabiltzen dira. 65 urtekoak gehiago badira adibidez, gerta litekeena da jubilazio adina atzeratzea. Iparreko herrialde batzuetan horrela egin dute, ez derrigorrez baina bai borondatez. Modu honetan, pentsioen arazoa baztertu eta talde aktiboa bihurtzen da. Beraz, gizarte mugitzen ari da. Egin dezakeguna, bilakaera herri hauek bultzatzea da.
A . Eta hori bultzatzeko jaiotza politika egokia izango litzateke?
E.M. Beno, ni politika hauen aurkakoa naiz. Politika hauek aurrekontu indartsua behar dute administrazioen aldetik. Honek esan nahi du momentu honetan beste gauza batzuentzat behar den dirua horretan sartu behar dela, eta gaur egun beste lehentasun batzuk daude.
Myriam Gartzia
Amaia Navaskues
38

GaiezGizarteaAdin sektorDemografia
PertsonaiazMORAN1
EgileezNABASKUES1Gizartea
EgileezGARTZIA3Gizartea