«Famili plangintza, oraindik, emakumearen gauza da»
1991ko abenduaren 15
Garbiñe Sarriugarte, Famili Plangintza Guneko ginekologoa
«Famili plangintza, oraindik, emakumearen gauza da»
ARGIA. Antisorgailuei buruz ez dakiten emakumeak al daude?
G. SARRIUGARTE. Bai. Dena den, oinarrizko gauzen inguruan informazioa asko hedatu da. Badakigu, oraindik ere, lan handia egin behar dela. Garrantzitsuena inguru nekazal edota hiritarretan famili plangintzarako guneak jartzea izan da.
A.Gainezka zaudete?
G.S. Kontuan izan behar duzu, antisorkuntzak oso historia laburra duela, 15 urte inguru. Famili plagintzarako guneak probintzietarako sare bezala sortu ziren eta gero Osakidetzak barneratu zituen. Sarea osatzen ari gara.
A. .Nola eragiten du antisorgailuen erabilerak emakume eta gizonaren arteko harremanetan?
G.S. Famili plangintzaren helburua seme-alabak noiz izatea erabakitzea da. Gizonezkoak ez dira inoiz etortzen. Bikotearen arabera aukeratzen da antisorgailu mota baina emakumeentzako antisorgailuak badira, askatasun eta seguritate handiagoa sortzen dute emakumeengan. Gizonentzakoa bada, emakumeek dependentzia sentitzen dute gizonengandik.
A. Bikoterik etortzen al da?
G-S-Famili plangintza, oraindik, emakumeen gauza da. Dena den, bikotearen araberakoa izaten da baina azken finean, eta antisorkuntza bion gauza izan arren, galdutako bataila da. Haurdunaldia emakumeek jasaten dutenez, erantzukizuna eurek hartzen dute.
34