argia.eus
INPRIMATU
"Belaunaldi berririk gabe euskal nortasuna galduko da"
1991ko abenduaren 15
Gizartearen zahartze prozesua dela eta, Juanjo Gabiña, Prospertikerreko zuzendaria.
Juanjo Gabiña, Prospertikerreko zuzendaria:
"Belaunaldi berririk gabe euskal nortasuna galduko da"
ARGIA. Zein eragin izan dezake gizartearen zabaltze prozesuak?
JUANJO GABIÑA. Zahartze prozesua ez da zahar gehiago egongo direnik, gazte gutxiago baizik. Eta gazte gutxiago egongo dira politika natalista bat ez delako aplikatzen. Herri txikiek dituzten izaera kultural eta nazionalak gorde nahi baditugu, datozen belaunaldietan oinarritu behar gara. Horrela ez badugu egiten esan nahi du ados gaudela dauzkagun emaitzekin, edota izugarrizko axolagabekeria dela.
A. Hainbesteko eragina izango al du demografiak gure herrian?
J.G. Jada, nik ez dakit zer pentsatu baina antzematen dut datorren mendean, 'euskal arazoa' deitzen den hori ez dela existituko, euskaldunik gabe, akabo 'euskal arazoa'. Eta egia esan, hurrengo gizaldian' Euskal Herriak ez duela nortasunik izango argi daukat, beste belaunaldi berriak ez baditugu ekartzen. Zoritxarrez, hemengo politikoei bost axola. Etorkizunean, ez dugu indar berririk izango eta gure kultura, nolabait, erreserbetan geratuko da, duela 300 urte Ameriketako indiotarrei gertatu zitzaien bezala. Ez da berdina frantziar gutxiago izatea, hain zuzen haiek nagusi direlako, baina gure herrian, hain gutxi izanik, ez badugu berhezkuntze prosezu bat ezagutzen inguruko herriek zurgatuko gaituzte.
Ez da batere erraza, natalitatearen aldeko politika bat egitea, kontuan izanik mentalitatea erabat aldatzen ari dela. Okerrena, seme-alaba ez dela familiaren errege-erregina, bikote baten produktoa baizik. Bikoteak nahi badu iraunkortasuna izan, familia izaten du.
A.Egoerari buelta ematea posible al da?
J.G. Frantziar politika natalistak lortu du jaiotza kopurua Europako estatuen altuena izatea. Nahiz eta jaiotzen aldeko politika bat aplikatu. Euskal Herriak duen ernalketa sistetikoaren indizea altxatzea nahiko zaila da, 2,4ko indizea beharrezko bait da. Gurea, 0,9an dago. Momentu honetan ezagutzen den jaiotza tasa mantentzen badugu, hemendik 15 urtetara sortuko diren lanpostuak betetzeko ez da jende nahikorik egongo. Horrek suposatuko du kanpoko jendea hartu behar dugula eta ekialdeko Europatik edo Marokkotik jendea ekartzen behartuta egongo garela. Kalkulatzen da 15 urte barru, Hego Euskal Herrian 100.000 arabiar egongo direla. Orainarte euskal abertzaletasuna defentsiboa izan da eta inmigrazioa ezagutu dugu, baina ez ela berdina kultura eta desberdinetako inmigrazioa ezagutzea.
Myriam Gartzia
Amaia Navaskues
37

GaiezGizarteaAdin sektorHirugarrenBesteak
PertsonaiazGABIÑA1
EgileezGARTZIA3Gizartea
EgileezNABASKUES1Gizartea