argia.eus
INPRIMATU
«Bestea aretoekiko harremanak onak dira»
2021eko uztailaren 23a
Kontzertuak antolatzeari buruz, Bergarako Txibisto aretoko arduraduna den Julen Narbaizari elkarrizketa.
Julen Narbaiza, Txibistoko arduraduna
«Bestea aretoekiko harremanak onak dira»
ARGIA. Nola antolatzen dituzue kontzertuak Txibiston?
JULEN NARBAIZA. Gure kasa edo beste enpresa batekin erdilana. Hala ere, batzuetan, jaialdia beste enpresa batek antolatu eta guk alokatzen diogu aretoa. Denetarik.
A. Kanpoko taldeak agenteen bitartez ekartzen dituzue...
J.N. Bai eta kontuz ibili behar da ez badituzu ezagutzen. Hemengo pertsona batek orain dela gutxi Motörhead talde ingelesaren bira erosi zuen, berak kontzertu bat egiteko eta besteak, beste enpresa batzuei saltzeko. Kontzertuak eskaintzen hasi eta beste batek eskaini zion berak saldu nahi zuen kontzertu bera. Bira, pertsona honek erosi, beste bati eskaini, horrek beste bati, eta horrela, kontzertuko eskaintza lehenengo pertsonarengana iritsi zen. Bakoitzak %10 edo 15a eskatzen badu, kontuak atera. Orain 5 urte Toy Dolls taldea 200.000 pezetaren (10.000 libera inguru) truke ekarri genuen Valenciako beste agente batek 5 aldiz gehiago eskatzen zigunean. Euskal Herrian denok ezagutzen dugu elkar eta ez dago horrelako mafiarik.
A. Beste aretoekin ados jartzen al zarete?
J.N. Bai, beste aretoetako jendearekiko harremanak onak dira. Talde bat Euskal Herrian asteburu batean jotzeko prest badago beste aretokoekin hitz egiten dugu. Adibidez, asteburu honetan (azaroak 29-abenduak 1), Peter & The Test-Tube Babies Ingalaterrako taldeak joko du, ostiralean llargin eta larunbatean hemen. Ingalaterrako taldeak edozein asteburutan etor daitezke jotzera Euskal Herrira, beraz taldea etortzeko prest dagoenean aretoak ados jartzen gara asteburu horretan taldeari bira antolatzeko. Talde amerikarrak, biran daudenean bakarrik kontrata ditzakegu.
Joxi Goikoetxea
Julen Narbaizak esaten digunez, Inglaterrako taldeak edozein asteburutan etor daitezke jotzera Euskal Herrira, eta taldea etortzeko prest dagoenean aretoak ados jartzendira bira antolatzeko.
45

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
PertsonaiazNARBAIZA1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura