argia.eus
INPRIMATU
Joxe Felipe Azurmendi: «Ez naiz gustora sentitzen aurkezle gisa»
Aitziber Yarza 1991ko azaroaren 24a
ETBko "Txandaka" saioko Joxe Felipe Auzmendi aurkezleari elkarrizketa.
Joxe Felipe Azurmendi: «Ez naiz gustora sentitzen aurkezle gisa»
Aspalditik dabil bikoizle moduan lanean, eta faktore famatu nahikoren ahotsak egin ditu. Baina orain ospetsuagoa egin da «Txandaka» saioaren aurkezle gisa. Hala ere, lan hau behin behinekoa dela esan digu grabaketa hiru egun besterik geratzen ez zaizkiolako. Guzti honi buruz hitz egin dugu berarekin.
ARGIA. Nolatan hasi zinen "Txandaka" saioa aurkezten?
J.F. AZURMENDI. Bikoizle bezala lanean ari nintzela produktora batetik deitu ninduten ahots eta aurkezle proba bat egiteko. Nik ahotsa jartzeko gai nintzela esan nien, baina aurkezle modura ez nuela nere burua ikusten. Proba egin zidaten, eta kasualitatez astebete beranduago, zuzendarierekin hitz egin nuen eta aurreko aurkezleak jarraituko zuela esan zidan. Baina izugarrizko ezustekoa jaso nuen produktorakoek saioa nik aurkeztu behar nuela esan zidatenean, eta korrika eta presaka hasi nintzen. Beraz erretote modukoa izan da ni aurkezle moduan aritzea.
A. Nola ikasten duzu zeure burua aurkezle gisa?
J.F.A. Nik neure burua oso gaizki ikusten dut kamara baten aurrean, eta egia esan, birritan bakarrik ikusi dut saioa. Ni beti ahotsen munduan ibili naiz eta bertan oso kritiko izaten gara aurkezleekin, horregatik ez nago gustora kamara baten aurrean. Lan taldearekin, hala ere, oso gustora nago, eta saioan ahots lana egiten duen Iñakik asko lagundu nau ere.
A. Telebistako bikoizketak egiteaz gain zein lan duzu gustoko?
J.F.A. Nik irratian publizitatea egin dut eta asko atsegin dut. Era ezberdin askotako produktuen publizitatea egin behar izaten da oso era ezberdinak erabiliz eta asko ikasten da. Zoritxarrez gaur egun Bilbon nago, eta ez dut inor ezagutzen eta ez dut lan aukerarik izan.
A. Zerbait berezirik gertatu al zaizue "Txandaka" saioa grabatzen ari zinetela?
J. F.A. Behin hasieran argiak jartzen eta arotz lanak egiten ari ziren platoa prestatzeko, eta asko kostatu zitzaien bukatzea. Azkenik, bukatu zutenean, entsaio moduko bat egiteko asmoa genuen. Orduan errealizadore australiarrak produktoreari "let's go", esan zion, hasteko alegia. Produktoreak, berriz, denak etxera joateko ulertu zuen, eta nahaste hogei segundu horietan hiru kamarak alde egin zuten eta bakar batekin grabatu behar izan genuen.
AITZIBER YARZA
69

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAUZMENDI3
EgileezYARZA1Komunikabid