Durangoko XXVI Euskal Liburu Disko Azoka dela eta, Zabaltzen etxe banatzaileko Jon Jakari elkarrizketa
Jon Jaka, Zabaltzen etxe banatzailekoa
"Azoketen interes komerizialak nagusi"
ARGIA. Zein funtzio betetzen dute liburu eta disko azokek?
JON JAKA. Normalean liburudendetara hurbiltzen ez den jendea eta irakurtzeko ohiturarik ez duena erakartzen saiatzen dira argitaratzaileak; baina orain hamabost-hogei bat urte sortu ziren azoketan ezik –kultur arloa dexente erein dute hauek urte zail haietan–, beste guztietan interes komertziala nagusitzen da kulturalaren aldetik. Arazo nagusia, ordea, zera da, jendeari liburu arrakastatsuak euskaraz agertzen diren «best-seller bakanak–bakarrik eskaintzen zaizkiela da eta ez direla saiatzen eskuragarriegiak ez diren idazlanak hurbiltzen. Stand guztien artean soluzio egokia bilatu beharko litzateke, denon artean fondo bat osatuz edo, horrenbeste saltzen ez diren liburuak ere jendeak aurkitu ahal izateko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere nahitaezkoa da liburu ez errentagarri agortuen berrargitalpenak bultzatzeko.
A. Lortu al dira espero ziren emaitzak?
J J, Azoken gorakada dela eta, gaur egun ia herriz herri antolatzen dira, baina emaitzek aspaldi honetan ez dute gora egiten, hala ere, bi motatako azokak ezberdindu behar dira: Konpromezuz egindakoak –beste ospakizunen baten inguruan korrika eta presaka burutuak, testimonial hutsak dira eta itxura emateko prestatzen dituzte–batetik. Bestetik. ahalegin handi baten ondoren antolatutakoak eta normalean garai zehatz batzutan ematen direnak: herriko festetan, Gabonak inguruan, eta abar. Azken hauek dira lorpen handiak izaten dituztenak. Ekonomikoki oso errentagarriak diren arren, kalitate egokia eskuratzeko ere lan handia egiten dute azoka nagusi hauek.
A. Ba al dago euskara hutsezko azokLen azpiegitura sendoa antolatzerik?
J.J. Gaur egun behintzat ezinezkoa da horrelako proiekturik burutzea. Ezta euskara hutsezko bakarra ere antalatzea. Durangon, adibidez, aurreko urteetan saiatu ziren, baina emaitzak ez ziren batere onak izan. Euskal gaia –euskaraz nahiz erdaraz–jorratzen duten azokak bideragarriagoak dira. Ildo honetatik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin herriz herri dabilen azoka da orain arte eman den pauso bakarra, baina ia kostaldetik bakarrik dabil eta oso garai zehatzetan. Urtez urte eskualde herrietara iristen da. Beraz, honelako zirkuiturik antolatzea ekonomikoki errentagarriegia ez izateaz gain, kostu handiak ditu. Horretaz gain, oso zaila da urte osoan jedearen arreta jasotzeko gai izatea. Lan handia dago egiteko arlo honetan, urtean zehar ematen diren azoka guztiak indartzen eta jendearentzat erakargarriak izan daitezen.
Ritxi Lizartza
51
GaiezKulturaEkitaldiakAzokakDurangoko A
PertsonaiazJAKA4
EgileezLIZARTZA2Kultura