Umeentzako ETBko "Hankaz gora" saioari buruz, Koro Lasarte ETBko lankideari elkarrizketa
Koro Lasarte: «Umeak txikiak bai, baina ez dira inola ere tontoak»
Urteak joan dira Koro Lasarte telebistan lanean hasi zenetik. Bertan egin duen lana betidanik ume eta gazteen munduari loturik egon da. Bestetik, psikologo klinikoa denez, bere bizitzaren ardatzetako bat haurrak dira. Horrexegatik, «Hankaz gora» saioa eta umeei buraz ihardun dugu berarekin.
ARGlA. Arrazoi berezirik aldago zu umeentzako saio batean aritzeko?
K. LASARTE. Printzipioz ez dago arrazoi berezirik. Ume eta gazteen programazio buru izan naiz urteetan zehar eta bestetik haurren psikologo klinikoa naiz. Orain umeei zuzenduriko saio bat aurkezten badihardut, bide baten ondorio da. Baina ez dut uste arrazoi zehatzik dagoenik.
A. Umeen munduan gustora aurkitzen al zara?
K.L. Bai, oso gustora gainera. Ez naiz txarra umeekin komunikatzen. Bestetik, beste telebista kate askok haurrak tontotzat hartzen dituztela uste dut, eta nere iritziz umeak txikiak bai, baina ez dira tontoak. Guk hemen umeak pertsona bezala ikusten ditugu eta badakigu argiak direla.
A. Zein da saioa egiterakoan aurkitzen duzun oztoporik handiena?
K.L. Saioa egiterakoan ez dago zailtasun handirik. Gauzarik zailena umea telebista aurrean jartzea eta hitz egin araztea da. Lehiaketa denean ez da oso zaila, baina bakarka hitz egin behar dutenean dator arazoa. Umea berea ez den inguru batean dago, ni ere ez nau ezagutzen eta egoera horretan hitz egitea ez da oso erraza.
A. Zein helburu nagusi du zuen saioak?
K.L. Orohar dibertitzea da gure nahia, ez dugu beste helburu nagusirik. Umeak eskolatik kanpo sentiarazi nahi ditugu, didaktikotasuna kendu nahi diogu saioari. Ordu horiek umearen erlaxatze orduak dira, eta tarte on bat igarotzea nahi dugu. Bestetik, sondeoak diotenez, haurrek dibertitzea nahi dute telebista saio bat ikustean.
A. Umeekin lan egitean zer ikasi duzu beraiengandik?
K.L. Ikasi, gauza asko ikasi ditut. Haurrak oso desberdinak dira elkarren artean, eta zenbait kasutan umearen isiltasunak berak asko erakusten du, bere barne munduan gauza asko bait daude. Hau aztertzeak asko erakusten du. Edozein pertsonak, bere mailan, gauzak erakusten dizkizu. Beti ikasten aritzen gara.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazLASARTE2
EgileezYARZA1Komunikabid