argia.eus
INPRIMATU
Josu Sarasua: «Ez daude zehaztuta artea interpretatzeko bideak»
1991ko urriaren 27a
"Gure Artea" arte plastikoen eskultura alorreko lehen saria jaso duen Josu Sarasuari elkarrizketa.
Josu Sarasua: «Ez daude zehaztuta artea interpretatzeko bideak»
ARGIA. Aurtengo "Gure Artea" arte plastikoen eskultura alorreko lehen saria jaso duzu. Nola harrapatu zaitu?
JOSU SARASUA. Neretzat nolabaiteko kontraesana da, ez bait nuen inondik ere espero. Sentsazio oso anbiguoa da. Bapatean denak elkarrizketatu nahian eta orain arte ia inork kasorik ez. Pentsatzen nuen gauza bat gertatu zait eta horrek eskatzen dit gauzak berplanteatzea. Pentsamolde guztiak dira errespetagarriak, publikoa kenduz gero.
Nere inguruan artista mordoa dago, baina kazetariek kasualitatez denak neregana zatozte. Eta orain dela hilabete ni ez nintzen existitzen. Informazio igorlea bihurtzen zara. Nere ustez, azken batean ez daude ondo zehaztuta interpretatzeko bideak Artista eta kaleko jendea, agian, bi oso bide desberdinetatik joan daitezke. Ez dago egiaz eztabaidatzeko eremurik eta bilatu beharko litzateke. Ez honenbeste lehiaketa irabazleen bitartez.
66

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakSARASUA5
PertsonaiazSARASUA5