Alfonso Fernandez, "Lute", skater-a
"Skate-a kirol infinitoa da, ez du mugarik"
ARGIA. Noiz hasi zinen skate-a egiten?
LUTE. Orain dela zazpi urte Getxon, belaunaldi berri bat bertan hasi bait zen kirol hau egiten. Nire auzoko guztiek zeukaten taula bat eta horrela hasi nintzen.
A. Irristatzen ez zabiltzanean, skate-arekin zer ikusia duten zerbait egiten al duzu?
L. Bai, kirol hau egiteko beharrezkoak diren materialen banaketara zuzendutako enpresa batetan egiten dut lan. Skate talde baten buruzagia naiz eta aldizkari batzuen laguntzailea naiz baita. Irristalekuen diseinuak ere egin izan ditut.
A. Egia al da skate-ak filosofi berezi bat daukala?
L. Egia da gehiengoa nahiko 'anarkoa' dela, eta gustokoen duen musika 'punk'-a edo 'hard-core'-a dela. Kirolaren izaerari ongi doakiolako. Hala ere, badira musika eta bizimodu lasaiagoa nahiago dutenak. Gero eta gehiago. Ezin dena ukatu izaera berezia duen kirola dela. Batez ere banakako kirol bat delako, ez duelako entrenamendu ezarririk onartzen, ez eta arau finkorik. Bakoitzak bere estiloa garatzen du, bere ahalmenen arabera.
A. Oso kirol arriskutsua dirudi.
L. Ez pentsa. Hasieran asko erortzen zara, baina kolpe handirik hartu gabe. Gero, ikasten zoazen heinean, gutxiago erortzen zara. Baina hori bai, askoz ere kraskateko handiagoak hartzen dituzu, ondo ibiltzen zarenean abiada handiagoan zoazelako.
A. Nola ebolizionau du skate-ak?
L. Oso bizkor garatzen den kirol bat da, teknikoki batez ere. Kirol infinitoa da. Atzeraka joan daiteke, mota guztietako birak asmatu daitezke... Ez du mugarik. Irudimena lantzea besterik ez da behar.
A. Zein modalitate da zailena?
L. Gaur egun zailena kalekoa da, gauza oso arriskutsuak egiten dira eta. Ejerzizio zailena '900 graduko airezkoa' da, gaur egun bi ipar amerikarrek egiten dutena.
A. Zein lekutan ibili zara gustoen zure taula gainean?
L. Estatu Batuetan, hustutako igerileku batetan.
Amagoia Iban
33