argia.eus
INPRIMATU
Josetxo Lizartza: «Telebistan kazetaria faktore askoren menpe egoten da»
Aitziber Yarza 1991ko urriaren 20a
Josetxo Lizartza, ETBko lankideari elkarrizketa
Josetxo Lizartza: «Telebistan kazetaria faktore askoren menpe egoten da»
AspalditIk aurpegi ezaguna da Josetxo telebistan, baina beti kirol munduan murgildurik azaldu zaigu, oraingoan aldiz irratian egin zuenarekin jarraikiz, magazin baten aurkezle gisa azaltzen zaigu. Berarekin solasean aritu gara saio berriari buruz eta baita irrati eta telebistaren arteko desberdintasunaz.
ARGIA. Zer dela eta hasi zara`Begirik kendu gabe' bezalako magazine bat aurkezten kirolak utzita?
J. LIZARTZA. Egia esan, duela urte batzuk irratian egiten nuenak eta gaur egun ETBn egiten dudan lanak antza gehiago dute elkarrekin, kirol sailean egin nuenarekin baino. Lehen Herri Irratian astean zehar magazin moduko, bat egiten bait nuen. ETBn sartzeko opozisioak gainditu nituenean kiroletan lan egiteko jendea behar zen eta Herri Irratian ere asteburutan kirol saila joratzen nuenez hor sartu ninduten. Orain, aldiz, magazinea eskaini didate, eta onartu egin dut.
A. Ez al zaizu iruditzen magazine gehiegi dagoela gaur egun telebistetan?
J. L. Bai, baina informatiboak ere telebista guztietan ematen dira. Telebistak eredu jakin batzuk bete behar bait ditu. Bestetik, magazinea euskaraz egiteak, bestelako zailtasun batzuk dakartza, euskaldun gutxi bait dira interesgarria den zerbait esateko dutenak.
A. Zein da saio berria egiterakoan aurkitu duzan oztoporik garrantzitsuena?
J.L. Alde batetik, gaueko bederatzietan denez, ikuslego osoari zuzendua behar du izan. Saioak gainera, interesgarria eta entretenigarria behar du, eta telebista publikoa denez, informazioa eta kulturaren berri eman. Bestetik, euskaraz dakien jende interesgarria lortu beharra izaten da, eta gezurra badirudi ere bada jende asko ez duena telebistan agertu nahi. Artista atzerritarrak ekartzeko orduan ere diru arazoak ditugu, eta euskaraz ez dakien jendea gonbidatzekotan oso jende berezia izan behar da, bestela itzultzaileen arazoa agertzen bait da.
A. Irratian ere aritzen zara, zer duzu gustokoen, irratia ala telebista?
J.L. Biak ditut gustoko, komunikaziorako bokazioa dugunok gustora gabiltza edozein komunikabidetan. Baina irratian hasi nintzenez irratia nolabait nahiago dut, zuzenagoa bait da eta kazetariaren eskurago. Telebistan, aldiz, irudia kazetaria baino garrantzitsuagoa da, telebista kate bat da eta kazetaria beste faktore askoren menpe dago.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazLIZARTZA1
EgileezYARZA1Komunikabid