argia.eus
INPRIMATU
"Gestio pribatudun erakunde publikoa gara"
1991ko urriaren 20a
Juan Garaiurrebaso, Bilboko Erakusketa Azokako zuzendari orokorrari elkarrizketa
"Gestio pribatudun erakunde publikoa gara"
A.- Estatuan dauden erakusketazoken arantzearen alde agertu zara betidanik.
J. GARAlURREBASO. Bai. Azkenengo urteetan gertatzen ari denagatik. Erakusketa esparruen eta erakusketen ugaltasuna dela eta, azoken arteko burruka kaleratu da. Erakusketen bikoizketa edota hirukoizketa bai arlo ekonomikoari bai erakustatzaileari ez dio onik egiten. Orain arte azokek beste batzuen erakusketa egutegiak errespetatzen zituzten. Apurketa gertatu da merkatu eta konpetentzia librearen atxakiapean eta honek suposatu du entrepresa pribatuaren irizpideak hartzea.
Erakusketazoken funtzionamendua era pribatu batez antolatzen bada ere. zerbitzu hobeak eskaintzeko eta produktibitatea handitzeko, argi izan behar dugu, gehienbat, diru publikoaz hornitzen garela garela. Dena den ez naiz oso baikorra zentzu honetan, jada arazoa oso koplexua bihurtu delako.
A Dena den, eta izaera publikoa izan arren, antolakuntza pribatua erabiltzen duzue. Hori ez al da bai pribatuaren bai publikoaren abantailak baliatzea.
J.G. Azokako gestioa entrepresa pribatu batekin antzekotasun handiak ditu. Beste erakusketazoka edota beste zerbitzu erakundeekin konpentitiboak izateko erabiltzen ditugu erizpide hauek, dauzkagun errekurtsoen erabilera hobea egitea lortzen dugulako, azken finean, izpiritu funtzionariala ekiditzeko.
A. Euskal Herriko krisi industriala aztertuz ez da oso logikoa gertatzen erakusketazokak beste 30.000 m2 berri izatea.
J.G. Bi gauza horiek banatu behar dira. 30.000 m2 berri horiek behar digutu. Horren froga onena da Ferroforma eta Erramintamakina Biurtekoa joan den urtean ospatu zirenean, handitu dugun esparru osoa bete egin zela.
Dena den, azoka arlo desberdinen isla denez, krisi egoera ere jasaten ari da. 90 urtearen amaieran nabaritzen hasi zen krisi honen ondorio, aurtengo Gailur Industrialak edota EXMAk jasan dituzte. Hala eta guztiz ere, azokak alokatzen dituen metro karratuen kopurua igo egin da, ez lehen bezala baina adibidez, Gailur Industrialean alokatu zen esparrua %4 handitu zen. Agian, entrepresen produktoak erakusteko momento egokiena da.
Myriam Gartzia
Juan Garaiurrebaso Bilboko Erakusta Azoka zuzendari orokorra.
23


Gaiez\Gizartea\Sexualitate\Sexu arazoa
Pertsonaiaz\BALTZA1
Egileez\GARTZIA3\Gizartea

Gaiez\Ekonomia\Zerbitzuak\Komertzioa
Gaiez\Ekonomia\Industria\Besteak
Pertsonaiaz\GARAIURREB1
Egileez\GARTZIA3\Ekonomia