Xabier Azkargorta, Futbol entrenatzailea eta ETBko lankidea
Xabier Azkargorta. «Jokalari gazteei konfidantza eman beharko litzateke»
Betidanik ibili da futbolaren munduan sartua, bai entrenatzaile modura eta baita telebistan laguntzaile lanak eginez. Oraingoan ETBn hasi da lanean entrenatzaile izateko beste aukera bat izan arte behintzat. Berak aitortu digunez gustora dabil telebistan, futbol munduari loturik jarraitzen duelako eta baita euskara erabiltzeko aukera duelako.
ARGIA. Entrenatzaile izatetik telebistarako pausoa nola eman duzu?
X. AZKARGORTA. Nik, egia esan, entrenatzaile modura jarraitu nahi nuen, baina bitartean lan hau egiteko aukera eskaini zidaten eta aurretik ere telebistan ibilia nintzenez lan hau egokia iruditu zitzaidan.
A. Liga hasiera honetan nola ikusten dituzu euskal hiru taldeak?
X.A. Nahiko larri daude hiru euskal taldeak. Hasieran bazirudien Osasuna ongi zebilela baina gero txarrera jo du. Athletic eta Errealak zer esanik ez. Eskerrak Athleticek azken partidua irabazi duela eta honek nolabaiteko lasaitasuna suposatzen duela.
A. Zein eritzi duzu Euskal jokalari gazteei buruz?
X.A. Oso ongi iruditzen zait jokalari gazteak jartzea, ni entrenatzaile nintzenean ere gazteen alde apostu egitea atsegin nuen. Gazteei konfidantza gutxi ematen zaie, hemeretzi eta hogei urte dituztenean esperientzia gutxi dutela esaten da, eta hogeitazazpi dituztenean, aldiz, zaharregiak direla. Nire iritziz gazteei konfidantza eman behar zaie, ahalmena badutelako. Erakutsi egin behar zaie gazteei konfidantza izaten.
A. Zer iruditzen zaizkizu Osasuna eta Errealak ekarri dituzten atzerritar berriak?
X.A. Oceano badirudi ona dela, Carlos Xabier ikusteko aukerarik ez dugu izan eta Kodro aldiz goleatzaile ona da, baina errealean zein lan egiten duen ikusteke dago oraindik. Spasic lehengo urtean nahiko gaizki ibili zen Madriden, baina Jugoslabiako selekzioarekin jokaturiko mundialean oso ongi ibili zen.
A. Zer iruditzen zaizkizu araudiko aldaketak?
X.A. Araudi aldaketa hau itxura garbiketa bat izan da, arauak aldatzekotan sakonki aldatu behar dira, bestela hobe da gauzak dauden bezala ustea. Araudi berriarekin badirudi atezaina dela futbolaren gaitz guztien erruduna.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
PertsonaiazAZKARGORTA3
EgileezYARZA1Komunikabid