argia.eus
INPRIMATU
«Bosgarren mailako ikaske bakarra naiz»
1991ko urriaren 13a
Lorea, Tuterako Argia ikastolako ikaslea
«Bosgarren mailako ikaske bakarra naiz»
ARGIA. Zer mailatan zabiltza?
LOREA. Bostgarrenean
A. Eta noiztik ikasten duzu hemen?
Txikitatik, ni eta beste bost ume hasi ginen ikastolan. Lehenak izan ginen.
A. Zure adineko beste norbait ba al dago?
L. Ez, ni naiz zaharrena. Ni naiz bostgarren mailako ikasle bakarra.
A. Eta norekin ikasten duzu?
L. Hirugarren eta laugarren mailako neska mutilekin. Guztira bederdtzi gaude gelan. Juancar izena du gure irakasleak eta berria da.
A.- Ez al dizu axola zure mailako ikasle bakarra izateak?
L.-Ez, askoz ere dibertigarrriagoa da besteekin egotea bakarrik egotea baino. Horrela ez naiz aspertzen, eta jolas egiten dut.
A Zurekin hasi zirenetatik inor geratzen al da ikastolan?
L. Bai, neska bat eta mutil bat. Besteak erdarazko eskoletara joan ziren orain dela urte batzuk.
A. Eta zu? zortzigarren maila arte jarraituko al duzu?
L.- Bai, hori nahi dut behintzat, eta nire gurasoek ere horrela nahi dute.
A.-Euskaldunak al dira zure gurasoak?
L.- Ez, hemen ia guztion gurasoak erdaldunak dira.
A.-Ikastola ez da oso ezaguna hemen ezta?
L. Ez, jende askok ez daki ezta non dagoen ere.
A. Eta kalean zer hizkuntza erabiltzen duzu?
L. Lagunekin nagoenean euskara, baina etxean beti erdara. Nire lagun gehienak ikastolakoak direnez euskaraz dakite, baina nire adineko gehienek ez dute ulertzen gure artean hitz egiten duguna. Etxean berriz, ezin dut euskaraz hitzegin gurasoekin.
A. Eta zortzigarren maila amaitutakoan?
L. Ez dakit. Hori gurasoek esango dute, baina nik euskaraz ikasten jarraitu nahi dut.
A.- Zergatik ikasten duzu euskaraz?
L. Nere gurasoek bidali nindutelako hasieran, baina orain gustatu egiten zait euskaraz ikastea.
Amagoia Iban
23

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakEkitaldiakNafarroa Oi
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezIBAN1Gizartea