Iñaki Perurena harrijasotzailea eta ETBko lankideari elkarrizketa
Iñaki Perurena: «Hasieran erdi txantxetan eskaini zidaten saioa egitea»
Askotan ikusi izan dugu Iñaki Perurena telebistaz, harri jasotzaile modura makina bat albiste eman bait ditu, baina oraingoan Iñaki aurkezle bezala azalduko zaigu ETBn. Bere saioari buruzko berriak eman dizkigu elkar hizketa honetan.
ARGlA. Harri jasotzailea izanik eta telebistan esperientziarik izan gabe, nolatan hasi zara Euskal Telebistan saio bat aurkezten?
I. PERURENA. Betidanik egin izan dizkidatec elkar hizketak eta horrelakoak telebistan beraz nahiko ohituta nengoen kamara aurrean azaltzen. Horrela, behin Bilboko produktora batekin ordu laurdeneko erreportaia laburrak egiten ari nintzela erdi txantxetan edo, ETBn saio bat aurkeztea eskaini zidaten eta hortxe hasi zen dena.
A. Saio berriak ba al du zuk hain gertutik ezagutzen duzun herri kirolen munduarekin zerikusirik? Zertan datza programa berria?
I.P. "Herriko Plazan" saioaren izenak esaten duen bezala herriko plazan gertatzen denaren berri emango dugu betiere kulturarekin loturik. Bi herriren arteko lehia ikusiko dugu, eta herri bakoitzeko partaideek hiru proba egin beharko dituzte. Lehena sukaldaritza proba da bertan herri bakoitzeko batek janari erraz bat prestatu beharko du. Bigarrenean kultur galderak egingo zaizkie partaideei eta denbora jakin batean gehien asmatzen dituenak irabaziko du. Azkenik herri kirol proba jokatuko da. Amaitzean hiru lehiaketen puntu batuketa egingo da. Bestetik proba ezkutu bat ere izango dugu eta nola ez abeslariak eta bestelakoak.
Euskal kulturarekin lotura izango duen saioa bada zeuena, zeini zuzendua izango da?
I.P Batez ere euskaldunei zuzendua dago euskaraz delako eta euskal kultura azaltzen duelako. Baina euskara ez dakien jendearentzat ere interesgarri gerta daiteke.
A. Hainbeste urtez plazarik plaza ibili ondoren, telebista leihoaren txanda ailegatu da zuretzat. Nolakoa iruditu zaizu telebista barrutik ikusita?
I.P. Telebista medio oso zabala da eta ni pieza txiki bat besterik ez naiz. Saioa aurrera doa denak mugimenduan gaudelako, makina modukoa da guztiak martxan egotea eskatzen du. Bestetik denetarik egitea atsegin dut eta gustora ari naiz.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKirolaHerri kirolHarri-jasotHarrijasotz
PertsonaiazPERURENA2
EgileezYARZA1Komunikabid