argia.eus
INPRIMATU
"Bere ikerlanen kalitatea ukaezina da"
Ritxi Lizartza 1991ko irailaren 29a
Lino Akesoloren heriotza dela eta, Ibon Sarasola hizkuntalariari elkarrizketa.
Ibon Sarasola hizkuntzalaria:
"Bere ikerlanen kalitatea ukaezina da"
ARGIA. Zein garrantzi du Akesolok euskal kulturan?
IBON SARASOLA. Koldo Mitxelena hil eta gero, Euskal literaturaren tradizioa hoberen ezagutzen zuena bera zen; hori zela eta, publikoki zuzentzen zituen besteek oker emandako edizioak, datuak, urteak, e.a. Oso aditua zen eta informazio kopuru handia izaten zuen eskuartean. Liburu zaharren edizio kritikorik egiten ez zenean (Aita Zabalaren Auspoa saila izan ezik), Ziburuko Etxeberriren "Noelak'ei buruz egindakoa goi mailakoa izan zen.
A. "Diccionario de autoridades..." dexente kritikatu izan da...
I. S. Berari ezin egotzi ordea hiztegi horrek dituen akatsak. Bere aurretik egindako lanik hoberena datu-bilketa izan zen. Baina esku gehiegi izan da tartean bera zuzendari izan baino lehen. Hiztegiaren ekarririk nabarmenena Linok egindako komentario filologiko ugariak dira, punta-puntakoak duda izpirik gabe. Oso fidagarriak dira, gainera, bertan esandakoak. Nahikoa da hitzaurrea irakurtzea.
A. Zein eritzi zuen euskara batuaren gainean?
I. S. Bere itzulpenetan bizkaiera batua erabiltzen zuen batipat eta hori hitz klabe askotan nabari daiteke. Bestela, baturantz jo behar zela zioen, baina modu orekatuan. Urrats garrantzitsutzat jotzen zuen.
Ritxi Lizartza
49



Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Besteak
Pertsonaiaz\SARASOLA2