Joseba Agirretxe, ETBko lankideari elkarrizketa
«Saio berri hau desafio handia da niretzat»
Dudarik gabe, Joseba Agirretxe ETBko aurpegi ezagunenetako bat da. Hitz jario azkarrekoa, "Egunean Giro" saio berriaren aurkezlea berau izango da. Kamara jokoa erabat menderatua duen honek, bere azkeneko lan hau aurrera atera beharreko desafio modura hartu du.
ARGIA. Zergatik uste duzu aukeratu zaituztela "Egunean Giro" magazina aurkezteko?
J. AGIRRETXE. Ez dakit, baina badirudi gauza hauetarako aurpegia eta soltura behar direla eta hori esperientziaren bidez lortzen da. Nik urte asko daramatzat lanean, «Hitz eta Pitz» magazine Iaburra egin nuen, baita «Kalejira» saioa ere, eta irratian urtebetez magazine bat egin dut. Guzti honek esperientzia ematen du. Bestetik, ez dago ohituta dagoen jende askorik.
A. Zeintzuk izango dira magazine berriaren oinarriak?
J.A. Oinarria platoa da, bestalde munduko edozein magazinetan dauden elkar hizketak, erreportaiak eta baita aholkulari moduko berriketak ere. Gainera, «Riviera» telenobela eta lehiaketak ere izango dira. Bestetik Iparraldeko kronika eta flash informatiboa eskainiko ditugu. Asteazkenetan hiru emakumerekin batera eguneroko gai bati buruzko solasaldia izango da. Beste saioa kirola, kultura eta Euskal Herri eta nazioarteko politikaz mintzatuko diren lau aditurekin batera egingo dugu. "Txandaka" saioa ere magazinaren barnean joango da, eta euskaraz argitaratzen diren aldizkarien aurrerapen bat ere emango dugu azkenik.
A. Zer suposatuko du zuretzat horrelako magazine batean lan egiteak?
J.A. Alde batetik lan gehiago. Baina bestetik Euskal Herri mailako desafio handi bat suposatzen du neretzat, gustora egiten den desafio horietako bat da. Horrelako programa batean aritzeko gogoa nuen.
A. Zuen saioan telenobela bat ezarri duzue, zer deritzozu horri?
J.A. Telenobelak egiten ere jakin behar dela uste dut. Batzuetan oso erraza da telenobela gutxiestea, teknikoki gaizki egina dagoelako eta abar... baina gaia kritikatzea txorakeria bat iruditzen zait, pelikula askoren gai bera bait da, azken hauek ongi eginak daudenez ordea, jendea liluraturik geratzen da. Bestetik esan nahi nuke "Rivdera" telenobela europear koprodukzio bat dela eta antz handiago duela telenobela iparramerikarrekin hegoamerikarrekin baino.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAGIRRETXEA1
EgileezYARZA1Komunikabid