Minxoriak musika taldea
Minxoriak «Taldea bakarrik dugu lantoki»
ARGIA- Udara ostean zer gertatzen da plaza taldeekin?
MINXORIAK. Denbora da ez dugula diskarik ateratzen, eta asmoa genuen orain bertan Lp bat grabatu eta Durangoko azokarako aurkeztekoa. Asmo hori atzeratu egin dugu piska bat, baina dena ondo badoa, apirilerako kalean izango da diska berria. Oraindik kantak ez ditugu erabat bukatuak, eta nahiz eta bizpahiru uda honetako ekitaldietan jo ditugun, gehienak lantzen ari gara oraindik.
Bestela, negua aldaketa latza da. Ia egunero jotzetik aldian behinka jotzera, kanta berriak prestatu entsaioetan... eta ongi moldatu eta egokitu. Denbora asko izaten dugu, denok Minxoriak bakarrik bait dugu lantoki. Ekitaldiak asteburutan baino ez ditugu izaten, eta abendua eta urtarrila oporrak azkenean.
58
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakMINXORIAK