Nafarroako "Aralar Irratia"ko Bixente Setoain-ekin
Bixente Setoain: «Gure ardatz nagusia euskara da»
Badira lau hilabete Nafarroako lehen Udal Irrati euskalduna Lekunberrin emititzen hasi zenetik. «Aralar Irratia» izenez, nafarren artean oso ezaguna den Bixente Setoain soinujolea da bertan buru belarri lanean ari dena. Leku batean eta bestean ikusi eta ikasi, irrati hasi berri hau segida beharko lukeen adibide pozgarria da.
ARGIA. "Aralar Irratia"n hasi aurretik "Xorroxin" eta "Euskalerria" irratietan aritu omen zara ikasten. Zein eragin izan du horrek zeuen emisioetan?
B. SETOAIN. Bi irrati horiek badituzte ezberdintasunak beraien artean eta bakoitzetik zenbait gauza hartu ditugu. "Xorroxin" nekazal inguruan kokaturiko irratia da eta jendearekiko hurbiltasun handiagoa dago. Guk hor lortu nah izan dugu; inguruko jendeari elkarrizketak egin, herriz herriLo kontuak, umeentzako jokoak... "Euskalerria Irratia", berriz, profesionalagoa da eta bertatik albisteak eman eta informatiboak egiteko modua hartu dugu piska bat.
A. Hasi berriak zarete, zenbat denbora daramazue uhinetan eta zenbat lagun diharduzue bertan?
B. SETOAIN. Martxoan hasi ginen prestatzen eta lehen emisioak apirilean izan ziren. Bestalde, liberatu moduan ni bakarrik ari naiz baina kolaboratzaileak ere badira.
A. Zein lekuetaraino ailegatzen da zeuen seinalea?
B.S. Seinalea Larraunen hartzen da, eta inguruko leku batzuetan ere bai: Basaburua, Ultzamako zenbait puntu... hala ere zonalde horretako alkateak hizketan aritu dira guzien artean errepetidore bat pagatu eta inguru guztia har dezagun.
A. Zeuen ardatz nagusienetako bat euskara da...
B.S. Bai, gure ardatz nagusia euskara da. Hasiera batean Lekunberriko kontzejuan zalantzan aritu ziren ea dena euskaraz izan behar ote zen edo ez. Izan ere, Lekunberrin esate baterako, gazte gehienek ez dakite euskaraz... azkenean garbi ikusi zen eguneroko programazioa euskaldun batek egin behar zuela eta dena euskaraz egitea. Gai interesgarriren bat izatekotan, eta euskaldunik ez tartean, erdaraz ere egingo litzateke. Ikusi zen hizkuntzak ez zuela oztopo izan behar informazioarentzat.
ALBERTO IRAZU
69
GaiezKomunikabidIrratiaAralar irra
PertsonaiazSETOAIN1
EgileezIRAZU1Komunikabid