argia.eus
INPRIMATU
«Konorterik gabe baina bizirik zegoen»
1991ko abuztuaren 04a
Fernando Gordejo, Kontxako soroslea
«Konorterik gabe baina bizirik zegoen»
ARGIA. Lehengo uztailaren 8an izan zenuten erreskatea nola gertatu zen?
FERNANDO GORDEJO. Hondartzako postuan ginen eta justu gure parean dagoen gabarroian jendea zutik eta keinuka zegoela konturatu ginen, eta gabarroian etzanda pertsona bat uretatik atera berria. Berehala korrika abiatu ginen. Beste postukoei eta zodiac-ekoei abisatu genien eta gabarroira iritsi bezain laster itotakoa nola zegoen ikusi eta konstante bitalak mantentzen zituela egiaztatzerakoan lasaitu ginen piska bat. Konorterik gabe zegoen, pultsua oso ahula zeukan eta arnasa kostata baina hartzen zuen. Orduan hondartzara eraman eta anbulantzian sartu genuen konstanteetan alteraziorik somatu gabe.
A. Zergatik uste duzu gertatzen direla horrelako istripuak? Ekidin al daitezke?
F.G. Kasu honetan garbi dago hidrokuzioa izan dela. Familikoek kantitatean bazkalduta bukatu eta segituan bainu hartzea erabaki zuen. Zalantzarik ez daukat gehienetan mota honetako istripuak ekidin daitezkeenik eta jendeak ematen diren hainbat aholku benetan hartuko balitu gertatzen diren laurdena ere ez litzatekeela gertatuko.
A. Nola baloratzen dituzu honelako aktuazioak?
F.G. Guk berdin jokatzen dugu kasu guztietan. Batzuetan ondo ateratzen dira eta mundu guztia pozik, eta bestetan ahaleginak eginda ere ez dira nahi bezala aurrera ateratzen eta zenbait kritika jaso behar izaten ditugu. Ez zait zuzena iruditzen, gu berdinak gara beti. Jendeak beste ardurarik edukiko balu eta egin behar duena aurretik pentsatu, arazo asko ekidingo genituzke.
A. Jose Ramonen bizitza, arriskuan ikusi al zenuen?
F.G. Bai, bai, arnas eta bihotzeko geldialdian sartuko zela uste genuen, beldur ginen, sintomak hala ematen zuten eta momentuoro kontrolpean, gainean izan ginen.
Erreskatatutakoa, Jose Ramon Ezkerra, 46 urteko donostiarrak ez zuen guzti honi buruzko datuak ematen asmatu. Donostiako Erresidentziako intentsiboetan hiru egun eman ondoren, lehen bait lehen ondo sendatu eta uztailaren 8ko eguerdia betirako ahaztea da gehien desiratzen duena. Gogoan dauka, hori bai, aktuazio bikaina. "Ez dakit nola eskertu egin zutena, ez zait behin ere ahaztuko, benetan gertatu arte ez zara pentsatzen jartzen eta konturatzen egiten duten lanaz».
Patxi Sarriegi
47

GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazGORDEJO1
EgileezSARRIEGI1Gizartea