argia.eus
INPRIMATU
"Gero eta neska gehiago joaten dira Himalayara"
1991ko abuztuaren 04a
Everesta lortu nahian, Azpeitia' 91espedizioko Amaia Arantzabal mendizaleari elkarrizketa.
Amaia Arantzabal, Azpeitia'91koa:
"Gero eta neska gehiago joaten dira Himalayara"
ARGIA. Zergatik Everesta?
AMAIA ARANTZABAL. Everest esatea Himalaya esatea delako. Munduko mendirik altuena izanik, izugarri erakargarria da.
A. Zer egin duzu espedizio hau baino lehenago?
A.A. Venezuelako Andeetan 1987an egon nintzen, eta baita ere izan naiz Nunnerako espedizioan. Akonkagua ere jadanik ezagutzen dut.
A. Zer gertatzen da Azpeitian, espedizioko ia denak herri txiki honetakoak direlarik?
A.A. Beste edozein herri izan balitz harrigarria izan zitekeen, baina Azpeitiko giro mendizalea ikusirik, eta hau herrikoek antolatzen duten hirugarren 8.000koa dela jakinik, ez da hain harrigarria jada. Annapurna eta Yalung Kangera joanak dira.
A. Himalayara doazen euskal neskak ere biak Azpeitian bizi dira.
A.A. Bai, hori da zailena espedizioak montatzea delako. Eta hemen jadanik badago ohitura hori. Gero eta neska gehiago doaz Himalayara.
A. Fisikoki zer desberdintasun daude?
A.A. Himalayan izugarrizko erresistentzia behar da. Gogorra izango dela ez dut zalantzan jartzen, baina denentzat izango da hala.
A. Talde mailan dagoeneko ohituta egongo zara gizonena den mundu honetan mugitzen.
A.A. Bai, han asuntoa personen artekoa bait da, besterik gabe. Denek hotza, gosea eta nekeak pasatuko ditugu.
39

Gaiez\Kirola\Mendizaleta
Pertsonaiaz\ARANTZABAL2