argia.eus
INPRIMATU
«Erregea datorrela eta, ez dugu aldatuko gure egitaraua»
1991ko abuztuaren 04a
Loiola 91 urtemuga dela eta, Ina Etxarte jesuiten bozeramaileari elkarrizketa.
Ina Etxarte, jesuiten bozeramalea:
«Erregea datorrela eta, ez dugu aldatuko gure egitaraua»
ARGIA. Zer nolako balantzea egingo zenuke Loiola 91 urtemugaz hitz egiterakoan?
INA ETXARTE, Ba esan behar dut gure aldetik pozik gaudela, zeren eta jende asko etorri da eta piskanaka piskanaka jendeak gero eta gehiago ezagutzen du Loiolako Inazio. Pozik gaude Inazio Deuna eta urtemugaren emaitzekin.
A. Ez duzu uste piska bat bazterturik gelditu dela urtemugaren alde erlijiosoa?
.E. Hori erlatiboa da. Ikastetxeetan adibidez eta gazte mailan, nik uste dut oso lan ona egin dela. Loiola 91k antolatu izan ditu bertso paperen lehiaketak eta antzekoak. Kultural mailan ere, beraz, egin dira gauza interesgarriak eta nik uste hori oso positiboa dela. Gure aldetik behintzat horrela ikusten dugu. Norbaitek pentsatuko du ez zegoela hainbeste gauza egiteko beharrik, baina nik uste egokia dela.
A. Hasieran azaldu zen komunikabideren batetan aita saindua etorriko zela Loialara...
I. E. Bai, hau azaldu zen, baina ez dakit nondik atera zuten informazio hori. Harrituta gelditu ginen.
A. Eta azkenean erregea dator. Nola ikusten duzue hori?
I. E. Alde batetik uste dut Eusko Jaurlaritzak Errege-Erreginari hona etortzeko gonbidapena luzatu dietela, ez Loiolara, baizik eta Euskadira. Eta haiek hona mezetara etortzeko prestatu dituzte gauzak.
Jakina, Errege-Erreginak askoz ere jende gehiago mugituko dute. Ez da ahaztu behar bitan izan direla beraiek hemen lehen eta Loiola ezagutzen dutela. Bainan gure aldetik ez dugu gure egitaraua aldatuko. Ez protokolo liturgikoa ez eta prozesioa. Ez dugu ezer aldatuko, eta haiek etortzen badira, guk gure moduan prestatuko ditugu gauzak, ahal dugun hobekien.
A.- Eta datorren urtean zer?
I.E. Beno, 1991, Inazio Deunaren urteurrena, nire ustez Sevilla bezalatsua izan da. Jendeak gero eta gehiago ezagutzen du Loiola, Inazio, bere bizitza, eta nik uste hemendik aurrera gero eta jende gehiago etorriko dela bai hona eta bai Euskadira. Bertako giroan sartuko da guztiz, nik uste. Orain dela bi urterekin gonbaratuz, gero eta jende gehiago etortzen hasi dela ikusten dut, Europa aldetik.
Amagoia Iban
25

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazETXARTE1
EgileezIBAN1Gizartea