argia.eus
INPRIMATU
«Daukagun materiala galtzear dago»
Ixabel Etxeberria 1991ko uztailaren 28a
Olivier Ribeton, Baionako euskal erakustokiko zuzendaria
«Daukagun materiala galtzear dago»
ARGIA. Zer nolako erakustokia nahi zenuke?
OLIVIER RIBETON. Nik erakustoki handia, inportantea egin nahi nuke. Momentuan proiektu ugari dande. Eztabaida ugari ere bai. Hemen bilduma biziki aberatsak dauzkagu, urteetan zehar bilduak, Euskal Herriko historiari lotuak. Eta horiek zainketa bereziak behar dituzte. Hemen pentsatzen da elementu horiek inongo lanik ez kasurik egin gabe atxikitzen direla, baina zoritxarrez gauzak ez doaz horrela. Konturatzen gara, eta hemen hilarriekin prezeski horren froga dugu, gaur egun eskuetan daukagun materiala andana baten desagertzeko arriskuan dagoela. Hori ez bada lehen bait lehen konpontzen, materiala hondatuz joango dela erran nahi dut. Bildu beharko litzatekeen diru kopurua 35 milioi liberakoa da.
A. Bi egituraren menpe bizi zarete, nola pasatzen da hori?
O.R. Bai, alde batetik Baionako herriko etxearen ardurapean gaude bildumak herriarenak direlako eta hemengo langileak, zazpi. Hori dela eta, bere gain hartzen ditu. Baina kontrol zientifikoa eta diruarena Estatuak daramatza. Diru inbertsio importanteak egin behar direlarik, estatuaren partaidetza handia ela, %40 edo %50 ematen du. Beraz bi instituzio horien artean oreka lortzea ez da hain erraza. Eta bi horiek dira erabakitzen dute nak. Bestalde, Estatuak ez du premiazko interesik irakusten erakustoki bat antolatzeko. Arrazoi batengatik edo besteagatik, epeak gibelatu egiten dituzte Parisen. Etorkizunean Baionan eraiki behar den egitura dela eta, ez dute oraindik ideia garbirik erakusten.
A. Gaur egungo ibilmoldea eta beharrak zeintzu dira?
O.R. Erakustokia ikuslegoari itxia egon arren, guk hemen lanean jarraitzen dugu. Bi langile gehiago hartu ditugu artxiboez bereziki arduratzeko. Eta aurten Ramirey Arrueren obrekin erakusketa bat antolatzen dugu. Agorrilaren 7an hasiko dena, Baionako liburutegian. Hor daukagun arazo nagusia, erakusteko gelarik ez izatea da. Hemengo liburutegiarekin antolaketa bat lortu behar da eta hori ez da lan egiteko molde ona. Gure lana erakusteko leku finkoa behar dugu. Gure materiala erreserban jartzeko leku bat ere bai. Guzi hori euskal erakustokiaren obrak egiten diren bitartean noski. Sei mila metroko erakustoki bat bederen behar genuke bestela. Momentuan hiru mila ditugu.
Ixabel Etxeberria
33

GaiezKulturaArteaAretoakMuseoakBesteak
PertsonaiazRIBETON1