Herri Irratiko Arantxa Kaltzadarekin
Arantxa Kaltzada: «Irratia egiteko egokiera berria aurkitu behar da»
Uhinen munduan bi urte daramatzala Arantxa Kaltzada donostiarrak, oraindik ez omen ditu 'programa ideala'ren osagaiak aurkitu. Eredu horren bila, hala ere, Herri Irratiko «Kale Nagusia»n barna abiatzen da larunbatero. Oraingoa bere txanda da.
ARGIA. Zein da "Kale Nagusian" programaren nondik norakoa?
A. KALTZADA. Programa hiruretatik seiak bitartean izaten da, eta larunbatetan denez batez ere musika izan ohi da ardatza. Egun guztian informazioa jaso ondoren, bazkalosteko lehenengo ordu horretan musika piska bat ondo egoten da. Aldi berean informazioa biltzen saiatzen gara eta kultur munduko albisteen berri eman eta pertsonaiak elkar hizketatzen. Umorea ere sartzen dugu, txangoak proposatu... horrelako arratsalde egoki bat pasatzeko moduko programa da.
ARGIA. Bi urte daramatzazu irratian, zer da medio horretan gehien harritu edo erakarri zaituena?
A. K. Bere azkartasuna. Informazioa bildu eta berehalaxe estudioan sartu eta botatzea izaten da. Ez duzu egunkari eta telebistetan behar den fabrikazio edo estudio tarte hori.
A. Herri Irratian euskaraz egiten diren saioak bakar batzuk dira, ba al dago horiek gehitzeko asmorik?
A.K. Gogoa badago. Orain programazio berria prestatzen hasi dira eta hori kontuan izango dutela uste dut. Zuzendaritzatik euskarazko saio bat mantentzea oso zaila dela esaten dute, etxe hau publizitatean oinarritzen bait da.
A. Zein osagei behar ditu irrati saio batek entzulegoa erakartzeko?
A.K. Aurkitu egin behar dira oraindik, horretan ari naiz. Irratiak dena asmatua duela uste dut, egin daitekeena hori moldatu edo beste ikuspegi batetik planteatzea da. Gazteen artean irratia gutxi aditzen dela esaten da, eta entzutekotan "40 Principales" edota antzeko osagaiak dituzten programak omen dira adituenak. Hori tristea da, jende hori telebistarekin hezi eta hazia delako. Irratia egiteko egokiera berria aurkitu behar da.
A. Konta egidazu irratian ari zarenetik jazotako gauza bitxiren bat edo...
A.K. Lehiaketa bat egiten ari nintzela neska batek deitu zidan. Ez omen zuen hala ere lehiaketan parte hartzeko deitzen. Euskaldunberria zela esan zidan eta asko eskertzen zigula saioak euskaraz egitea. Oso polita izan zen.
ALBERTO IRAZU
61
GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazKALTZADA1
EgileezIRAZU1Komunikabid