Iñaki Castro, Ertzantzaren ERNE sindikatuko kidea
"GAL arazoa eta PSOEren liskarrak desbideratzeko jorratu dute legea"
ARGIA. Zer iruditzen zaizu Herritarren Segurtasunerako Lege proiektua?
IÑAKI CASTRO. Ez dut uste inora helduko denik. Erokeria galanta dirudi. Herritarrarentzat iraingarria da.
Manifestazioena, etxebizitzetan sartzearena, erretentzioena etab. arriskutsuegia iruditzen zait. Nik norbaiti NAN eskatu eta ez badauka, ezin izango dut eraman, antikonstituzionala bait da.
Ni patruilan ari banaiz, zein erizpideren arabera esan dezaket halako etxean droga trapitxeoan dabiltzala? Eta, etxean sartu eta horrelakorik ezer ez balego, zer gertatuko litzateke nirekin? Nork babestuko nau ni? Demokraziarako Epaileek lotsatan utzi dute asmo hori. Polizia bezala ez dut hori sekula egingo. Pertsonalki iskankila handian sartzen naiz, gero salatu egingo naute eta sekulakoa etorriko zait.
Bestalde, kolektibo handia gara. Turnoko ertzaina heldu, hauxe irakurri eta sekulako astakeriak egin ditzake. Dena den, esan dut hasieran ere, ez dut uste inora helduko denik lege hori. Francoren garaira bueltatzea da. AMPU polizien sindikatuko kide batekin hizketan ari nintzela, halaxe esan zidan, eta nik, gogorra bada ere, sinistu egiten dut: GAL eta PSOEren arazoak desbideratzeko jorratu dute legea.
Garbiñe Ubeda
10