argia.eus
INPRIMATU
Ainhoa Etxebeste: «Eguraldikoak neskak izatea modan dagoela uste dut»
2021eko uztailaren 19a
Ainhoa Etxebeste, ETBko eguraldi igarlea
Ainhoa Etxebeste: «Eguraldikoak neskak izatea modan dagoela uste dut»
Telebistan gauza askok haserrea sor dezakete, baina gutxik eguraldi txarraren aurrikuspenak adinakoa, are okerragoa beraz eguraldi ona datorrela esan eta plan guztiak zapuzten dituen euritea ateratzea. ETBko Ainhoa Etxebeste meteorologi aurrikuspenen leienda beltza ezabatzen saiatu da elkar hizketa honetan.
ARGIA. Oraingo arazo nagusienetako bat meteorologia hiztegiarena izango da...
A. ETXEBESTE. Borraskak eta antizikloiak aipatzerakoan ez dago hiztegi berezi batera jo beharrik, arazoa matizetara jotzean sortzen da borraskak eta antizikloiak era bateko ondorioak eduki bait ditzateke. Gainera guk aurrikuspena ematerakoan bi meteorologok esaten dutena entzun, eta hori ahalik eta euskara jatorrenean jartzen saiatzen gara. Noski askotan botatzen dituzten bost duroko hitz horiek bere horretan jarraitu beharko dutela.
ARGIA. Terminologia berri horretarako iturriak zeintzuk dira?
A.E. Belarria bat, iturririk onena. Pello Zabalarengan ere laguntza handia aurkitu dugu, UZEIko hiztegia... eta ez badut ezer lortzen bide hauetatik erredakzioko jendeari galdetzen diot ia haiek zer esaten duten.
A. Zergatik ez jarri meteorologo bat orduan?
A. E. Ezagutzen al duzu zuk meteorologo euskaldunik? Saiatu dira Pello Zabala hona ekartzen baina ez du nahi izan. Egia da neskak eguraldiaren berri emale bezala modan jarri direla. Eguraldikoak neskak izatea modan jarri dela uste dut.
A. Bestalde jendeak uste handia jartzen du artzainek esaten dutenengan, tenporak, xoxomikoteak... beharbada zuengan baino gehiago.
A.E. Bai, halere baserritar jendea, horrelakoetara lotuena dagoena, galdezka etortzen zaigu. Dena den inor ez zaizu etortzen asmatzen duzunean eskerrak emanaz, eta deskuidoan behin edo behin hanka sartuz gero kristorenak entzun behar izaten ditugu.
A. Gaur egungo aurrikuspenak fidagarriagoak al dira?
A.E. Bai, lehen ez bezala ni hasi naizenez geroztik (ia hamar hilabete) bost egunetan bakarrik sartu dugu hanka goitik behera. Orohar gutxi gora behera asmatu egiten dugu. Ordu batzutako sinesgarritasuna eman behar zaigu, eta horrela ia beti asmatzen dugu. Hanka sartzen dugunean ezustekoren bat gertatu delako izaten da, eta hauen artean okerrena hego haizea da.
EÑAUT APAOLAZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazETXEBESTE4
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid