argia.eus
INPRIMATU
Marie Agues: «Ez gara publizitate Irrati bat»
1991ko uztailaren 14a
Irulegi Irratiko Mari Aguesekin elkarrizketa.
Marie Agues: «Ez gara publizitate Irrati bat»
Azken urte hauetan Iparraldean euskara hutsean diharduten hiru irrati sortu dira, haietariko bakoitzak herrialde bana okupatzen dute. Irulegi Irratiko Mari Aguesekin aritu gara irrati honen antolakuntzaz mintzatzen.
ARGIA. Noiztik ari da Irulegiko Irratia martxan?
M. AGUES. Hasi 1982ean hasi zen. Hiru edo lau baigorriarren eskutik hasi ere ikusi bait zen irrati baten beharra zegoela Nafarroa Beherean. Hau izan zen hasiera arras materiala gutxirekin eta diru problema aunitzekin. Ordutik eguneroko lau orduak atzean geratu dira eta goizeko sei terdietatik arratseko hamaiketara aritzen gara.
ARGIA. Zein programaketa duzue gaur egun?
M.A. Goizetan batez ere berriak, abisuak... Goizeko sei t'erdietan titularrekin aritzen gara, oren laurdenoro berriak eta goizeko bederatzietatik goiti musika eta kantu programaketa bat. Hamaiketan haurren emankizuna, sozial emankizuna, laborariena, kirola... dependitzen du. Berrietan protagonismo berezia eman nahi izan diegu Behe-Nafarroako berrieri, eta bestalde lana egiten dugu Iparraldeko berriak emateko Gure Irratikoekin eta Xiberoko Bozarekin. Elkartzen gara arratsaldeko zazpi t'erdietarako saio baterako, eta bestela albisteak elkar-trukatzen ditugu.
A. Entzulegoa noski euskalduna izango dela, baina zein moetatakoa?
M.A. Ikusiz gure lurraldean laborari eta nekazari asko daudela gehienak horiek ditugu. Dena den denetarik dugu entzuleen artean, gazte, xahar...
A. Noraino zabaltzen dira Irulegi irratiaren uhinak?
M.A. Noski Nafarroa Beherea osoan, Lapurdin ere bai, Zuberoan, Nafarroako Baztanen. Eguna egoki bada ia Bordeleraino entzun daiteke gure irratia.
A. Publizitaterik edo ba al da?
M.A. Ez gara publizitate irrati bat. Dirua laborariek eskatutako abisuei esker, herrietako festei esker eta urtean behin eginiko atez ateko kanpaina bati esker ateratzen dugu.
EÑAUT APAOLAZA
69

GaiezKomunikabidIrratiaIrulegiko I
PertsonaiazAGUES1
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid