argia.eus
INPRIMATU
Miren urkiola: «Gurea etxeko medio bat da»
1991ko ekainaren 30
Mikel Urkiolarekin elkarrizketan.
Miren urkiola: «Gurea etxeko medio bat da»
Maiatzaren 11n lehendabiziko aldiz emititzen hasitako "Onati Irratia"k, hilabete pasatutxo egin du dagoeneko uhinetan. Aintzindari Gipuzkoan, beste zenbait proiektu ere martxan jarriak dira iada udal irratigintzaren bidean.
ARGlA. Zenena bezalako proiektu apalek baliabide handiko medioekin borrokan aritu beharra daukazue, zein da zentzu horretan "Oñati Irratia"ren eginkizuna?
M. URKIOLA. Horiek Euskal Herri guztiari begira dauden komunikabideak dira eta ondorioz Oñati bezalako herriska batean gertatzen diren gauzak ahaztu samarrak daude.Oso gauza handiak behar bait dute izan horietan islada izateko. Alde horretatik, Oñatin gertatzen dena bildu eta oñatiarrei eskaintzea da gure eginkizuna. Azken finean gurea etxeko medio bat da, etxera begira dagoena, eta etxeko kontuak kontatzen dituena.
A. Herri mailako irratiena eredu baliagarriada, beraz, Euskal Herriko beste lekuetako ere...
M.U. Nik baietz uste dut. Guk dakigula Gipuzkoa mailan udal irrati bezala aurkeztu garen lehendabizikoak izan gara, hala ere Andoainen zerbait egiteko asmoa dagoela uste dut, eta baita Ondarroan ere. Piskanaka jendeak hori bilatzen du, eta ahal izanez gero udalek ere eredu honetara jotzen dute nere ustez. Hori positiboa da, jendeari gero eta gutxiago inporta zaizkiolako bere etxetik kanpo gertatzen diren gauzak. Gero eta gehiago, etxekoa nahi izaten dugu.
A. Hilabete baino ez daramazue emititzen, zer moduzko erantzuna izandu irratiak?
M. U. Erantzuna ona izan da. Jendea dagoeneko deika eta abar hasi zaigu eta alde horretatik jendeak entzun egiten duela antzematen da. Oraingoz ez dugu inolako estudiorik egin, oraindik goiz bait da horretarako, asmoa badugu hala ere zerbait egitekoa.
A. Udal irrati bat zarete, ez duzue ondorioz diru larritasun handirik izango...
M. U. Daukagun aurrekontua ez da handiegia, ezta gutxiagorik ere. "EI Diario Vasco"n urtero lau milioiko aurrekontua genuela argitaratu zuten, nahi bai! Hala ere, hutsunerik baldin badago, guk ez dugu itxiko, udal medioa bait gara azken finean.
ALBERTO IRAZU
61

GaiezKomunikabidIrratiaOñati irrat
PertsonaiazURKIOLA2
EgileezIRAZU1Komunikabid