Jake mate: Kritika zorrotza eta umorea ardatz
ARGIA. Zein duzuen azken muntaiaren ardatza?
JAKE MATE. Gartzeletako egoerari buruz satira bat egitea da gure asmoa. "Itzala" izenpean kolektibo osoak sortua, kritika zorrotza eta umorea batu ditugu, emozio-kontrajartze honen bidez jendeari astindua emateko. Bi zati nagusi bereiz daiteke: arauaren aurka daudenek zigorra jasotzen dutela frogatzen du lehenak eta bigarrenak presoek gartzelan nola ordaintzen duten beren errua.
Transformatu egiten diren lau pertsonaia dira protagonista. Eta beraiekin batera, musikariak ere taldekide ditugu. Lanak ia testurik ez duenez gero abestiek adierazten dutelako kontaeraren nondik norakoa. Hilaren 29ko arratsean Iruñeko Gaztelu plazan arituko gara.
Aurrera begira, uztailean Lekeitioko antzerki-jaialdian izango gara lan honekin, eta umeentzat prestatu dugun "Kasketa" izeneko berriarekin ere bai.
58
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakJAKE MATE