argia.eus
INPRIMATU
Jaime Otamendi: «Publizitatea ikusten jakin beharra dago»
1991ko ekainaren 23a
Jaime Otamendirekin elkarrizketan.
Jaime Otamendi: «Publizitatea ikusten jakin beharra dago»
Irrati mundua utzi gabe, Jaime Otamendi kamara aurrera bueltatu da. Oraingo honetan «Berehala Gatoz» programa da bere aitzakia, aitzaki polita izan ere. Iragarki artean batera eta bestera, hainbat gauza interesgarri esan dizkigu.
ARGIA. Publizitate mundua oso erabargarria da, baina funtsean iragarki denek helburu bera dute: produkturen bat saltzea...
J. OTAMENDI. Hor arazo bat dago, publizitatearekin kontuz ibili beharra dagoela, publizitatea ikusten jakin behar dela. Gure programan hori azaltzen saiatu izan gara, kontuz ibiltzeko alegia. Publizitatea oso polita da eta gozamenerato oso erakargarria izan daiteke, baina saltzeko helburua du eta horren izenean edozer saltzeko kapaz dira. Guk azkenean edozein gauza erosiz bukatzen dugu, nahiz behar ez izan.
A. Baina saioaren ardutz nagusia iragarkiak dira, zein da orduan Berehala Gatozen helburua?
J O Helburua programa sinpatiko bat egitea da. Horretarako anuntziorik kuriosoenak bilatzen ditugu, bai umore klabean daudenak eta bai hemen ikusi ez ditugun estilo batzutakoak eta erakargarriak izan daitezkeenak ere. Bestalde, umore ikutua ere hor dago, baina saioak ez du berez umore programa bat izan nahi, sinpatikoa izan nahi du, dentorapasa txiki bat besterik ez...
A. Zer da, beraz, publizitate mundu horretatik gebien erakartzen zaitunena?
J 0 Anuntziok bertute handi bat dute, oso denbora gutxian gauza asko kontatzen dituztela era azkar eta inpaktante batean. Pelikula txikiak dira, segundu gutxi batzutan egindakoak. Iragarkiak telebistan gaur egun egin daitekeen gauza onenetako bat dira, oso estudiatuak daudelako eta programa askok baino aurrekontu handiagoak izaten dituztelako askotan.
A. 'Zapping' delakoa modan omen da hala ere, jendeak ez omen ditu iragarkiak ikusi nahi...
J.O. Gaur egun arte iragarkien garaia, beste gauzaren bat egiteko unea izaten zen akaso, baina jendeak gero eta gehiago ikusten dituela uste dut, programak baino hobeak izaten bait dira sarritan.
ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKomunikabidPublizitate
PertsonaiazOTAMENDI4
EgileezIRAZU1Komunikabid