argia.eus
INPRIMATU
«Dantzatik bizi nahi duenak kanpora irten behar izaten du»
1991ko ekainaren 16a
Mikel Sarriegi izan da aurten Gipuzkoako aurresku txapelduna
«Dantzatik bizi nahi duenak kanpora irten behar izaten du»
Pasai Antxon jokatu den Gipuzkoar Erako XI Aurreskulari Txapelketa irabazi du Mikel Sarriegi beasaindarrak. Aurtengo txapelketan bederatzi dantzari aurkeztu ziren eta bertan bere zazpigarren txapela lortu zuen, 1984etik 1989ra bitarteko seirak ere berak irabazi zituen.
ARGIA. Beasaingo plazan hasi omen zinen aurreskuan...
MIKEL SARRIEGI. Zazpi zortzi urte nituela Beasaingo Aurresku txikian hasi nintzen plazan egiten den aurreskuan. Handik piska batera, bederatzi bat urte nituela, Beasaingo Saileko Adiskideak haur dantza taldean hasi nintzen, eta horrela eta 79an herriko bi taldek bat egin zutenan Beasaingo Aurtzaka taldea sortu zenean, han hasi nintzen gaur arte.
A. Aurreskua bakarrik dantzatzen al duzu?
M.S. Ez. Lehenik ikasitako dantza horixe bera izan zen, baina gero gainerakoan edozein euskal dantza taldeko kide batek ikasiko lituzkeenak egin ditut. Zazpi herrialdeetako dantzak dantzatzen ditut.
A. Zenbat denbora eskaintzen diozu dantzari?
M.S. Momentu honetan denbora gehiegi ez. Izan dira urteak askoz ere denbora gehiago eskaini dizkiotenak. Gero ere, duela urte t erdira arte Madrilen izan naiz estudiatzen. Madrilen pasatutako bi urteotan ez dut aukerarik izan entsaiatzeko. Harrez gero, astean behin edo bitan gutxienez aritzen naiz dantzak entsaiatzen.
A. Ekitaldi asko ematen dituzu?
M.S. Dexente. Tarteka, bai leku batetik eta bai bestetik deitzen didate. Urtetan txapeldun izan naizenez, beti izaten da aukera, batez ere aurreskua dantzatzeko. Hortik aurrera, dantza taldeekin egiten ditugunak.
A. Dantza zuretzat bobby-a da...
M.S. Bai, dantza afizioa da. Ni mendi injenieria naiz.
A. Nola ikusten duzu Euskal Herrian dantzari profesional izatea?
M.S. Nahiko gorria. Euskal Herrian dantzatik bizi nahi duenak normalean kanpora irten behar izaten du.
A. Zer moduzko maila ikusi duzu azken txapelketan?
M.S. Orain bi urte arte dexente igo zen maila, urtetik urtera ikusten zen maila igoera nabarmena. Baina bai iaz eta bai aurten ikusi denez, agian puntu gorena lortu dugu eta iritsi zaigu halako tope moduko bat eta ez dakit ez ote den estankatu maila hori.
A. .Nola uste duzu isladatu dela komunitabideetan txapelketa? Nahiko oihartzun izan al du txapelketak medioetan?
M.S. Behar bada, ez hainbeste. Txapelketaren ondoren beti izaten dira txapeldunari egiten zaizkion elkar hizketak, eta urtero izaten ditut elkar hizketak edo artikuluren bat edo beste. Txapelketa aurretik, ordea, nik uste dut ez dela inon agertzen ezertarako, ez bada herri mailako kroniketan. Nik uste dut aurretikako propaganda falta dela, jendea anima dadin ikustera edo dantzatzera. Ondoren, oihartzuna badu, batez ere euskal kulturarekin zer ikusia duten komunikabideetan.
A. Dantza txapelketak beraz, garrantzitsuak dira?
M.S. Bai, behar bada ez beharko lukeena. Bertsolaritza eta trikiti mundua txapelketari esker berragertu ote diren komentatzen da, asko lagundu diola txapelketak. Dantzak komunikabideetan azaltzeko hainbesteko gaitasunik ez duenez, behar bada ez da hainbestekoa eragina. Beti laguntzen du, baina ez dut uste horrenbestekoa izan daitekeenik.
A. Nola tratatzen da orohar komunitabideetan dantza?
M.S. Nik uste, kulturaren inguruko gauza guztiak bezala oso eskas. Eta harritzekoa da Euskal Herrian dagoen harrobia eta zaletasuna ikusirik. Gazteen artean, herri txikietan jende askok dantzatu du noizbait. Alde horretatik herri mailan dantzak duen azalpena ez da ondo isladatzen komunikabideetan.
A. Nola ikasten duzu gazteria?
M.S. Aurten gertatutako gauza, aurreko urteetatik doxente jeitsi da parte hartzaileen kopurua, horren esplikazioa zein den ez dakigu oso garbi. Esaten da, dantza eskolak funtzionatzen hasi direnez gero, badela ondo prestatuta datorren jendea, baina oraindik parte hartzeko adina ez duena. Hutsunea dago beraz txapelketan jardun dugun belaunalditik, 14 urte arteko horien artean. Momentu honetan nabaria da hutsune hori, gu ere adinean aurrera goaz.
Jon Beloki
46-47


GaiezKulturaDantzaDantzariak
GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
PertsonaiazSARRIEGI2
EgileezBELOKI3Kultura