argia.eus
INPRIMATU
Mikel Oñaederra: «Gurea familian ikusteko programa bat da»
1991ko ekainaren 10
Mikel Oñaederrarekin ETBko "Txandaka" saioaz
Mikel Oñaederra: «Gurea familian ikusteko programa bat da»
ETBko saiorik politenetako bat "Txandaka" izena duena da. Bertan, Mikel Oñaederra aurkezle dela, umeak dira programako protagonista nagusiak.«Grunding» produktoraren burutazioa, Euskal Herriko haur eta helduen gustokoa izango den programa egin nahi dute "Txandaka"koek. Oraingoz behintzat lortu dute.
ARGIA. Zuen programako protagonista nagusiak umeak dira, hala ere lehiakidea jende heldua izan ohi da. Bi ikaslego mota horiengana ailegatzen zarete beraz...
M. OÑAEDERRA. Nik baietz pentsatzen dut. Gurea familian ikusteko programa bat da, alde batetik haurrek eta beste alde batetik helduek ikustekoa. Ordua ere berezia da, eta nahiz eta orain udara aldera goazen negua edo udazkenean programa aproposa da familia piroan ikusteko.
A."Txandaka" saioa"The kids are funny too" programan oinarritua dago. Zein harreman duzue honen sortzaile den 'Gran ding' produktorarekin?
M.O. Produktora horrek zenbait langile dauzka hemen, beraien filosofi edo nahi hori galdu ez dedin arduratu eta superbisore lanetan aritzen direnak nolabait. Galdereei dagokionez esate baterako, aldaketa handia dago Australia edota Ameriketako egoera ez baita Euskal Herriko bera. Hasiera batetan hango galderak agertzen ziren, baina piskanaka piskanaka hemengo sorginak, bertsolaritza... eta antzeko gauzak sartzen ari gara.
A. Nahiz eta beraz, proiektua kantotana izan, hemengo girora egokitu beharra dago...
M.O. Hori pentsatzen dut nik. Azken finean haurrak leku guztietan berdintsuak izango dira, baina ikusten dutena, bizi dutena, hizkuntza, eta horrelako gauzetara egokitu beharra dago. Jakin dudanez Txinan ere programa bera eskaini behar dute, han ere hori egin beharko dutela pentsatzen dut.
A. Umeak ez al dira kamara aurrean lotsatu samar aritzen?
M.O. Bai, dudarik gabe. Askotan kamararekin hasi aurretik bai heldu baita haurrei lasaitasun gehiago nabaritzen zaie. Hala ere grabaketa asko egiten dira eta gero onentsuenak agertzen dira. Bestela programaren bizitasuna ahuldu egingo litzateke, azken finean irriparrea nahi dugulako, kuriositatea, hankasartze edota ziri-sartzea... haurrak libre aritzen dira beti. Ez dago trukorik.
ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazOÑAEDERRA1
EgileezIRAZU1Komunikabid