Kazkabarra taldekoei elkarrizketa
Kazkabarra: «Kutsu berrizalea du gure azken diskoa»
ARGIA. Estudioetatik atera berriak zarete. Nondik norako joera du zuen azken disko honek?
KAZKABARRA.Orain arte egin dugun musika-motaren –hots, folk musika- ildoari heltzen diogu, baina kutsu berrizalea eman nahi izan diogu gure azken lanari. Taldearen bilakaeran urrats berria ematea helburu, hainbat aldaketa izan da bere baitan. Gotzon Huirik utzita, Patxi Saiz getariarra da orain kantaria, esperientzia handiko mutila bera, Itziar Zamorarekin batera aritua da. Horretaz gain, bateriari lekua egin diogu, eta Bixente Beltran hasi da gurekin. Bera da seguruenik denon arteko musikari "beteranoena", azkenik, Aitor Amezaga hasi da gure doinuen konponketak egiten. Hau ere esperientzia handiko musikaria da, eta Akelarren aritua da. Aldaketa guzti hauekin taldea indartu eta jantzi egin dugu. Gazte jende eta helduen nahasketan abiatu gara. Gure disko berriari, bestalde, "Azken saltsa" jarri diogu izena, eta berehala izango da kalean. Udari begira, aurkezpen ugari egiteko asmoa dugu; lehena Lasarten izango da, maiatzaren 25eko arratsean, Okendo plazako pilotalekuan. Besteak beste, honako idazleen letrei jarri diegu musika: Joserra Garziaren hiru poemari, Pello Esnal Xalbador eta Etxahunen poema banari.
59
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakKAZKABARRA
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak