argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Zubitarreta: «Heldu askok ikusten dituzte umeentzako programak»
1991ko maiatzaren 19a
Iñigo Zubizarretarekin "Bilin Bolonka" saioaz
Iñigo Zubitarreta: «Heldu askok ikusten dituzte umeentzako programak»
ETBko saioak ikusten dituzten umeen artean, Iñigo Zubizarretarena izango da dudarik gabe telebistako aurpegirik ezagunena. Hizlari azkarra, gaztetxoenen artean oso gustora sentitzen da "Bilin Bolonka"ko aurkezlea.
ARGIA. Zeintzuk dira "Bilin Bolonka" saioaren helburu nagusiak?
I. ZUBIZARRETA. Ume eta gazteek ondo pasatu dezaten dugu helburu, eta entretenituaz gauzak ikas ditzaten. Garrantzitsuena horixe dela uste dut. Asmo didaktikoa argi dago, eta horren erakusgarri, saioan zehar helburu hori duten atalak dira.
A. ETBren programazioan egunean ordu t erdi baino ez zaie eskaintzen gaztetxoenei. Ez al du ikuslego horrek hori baino tarte handiagoa merezi?
I.Z. Ezingo nuke esan tarte handia ala txikia den eskaitzen zaiena. Nik argi daukadana da gure telebistaren kontsumitzaile handienak umeak eta gazteak direla, eta horiek direla beharbada telebista hau mantendu edo mantenduko ez dutenak. Nik, dudarik gabe, gauza gehiago jarriko nituzke. Baina jakina, nik gazte eta umeen ikuspegitik ikusten dut hori, eta ez akaso zuzendaritzaren ikuspegitik.
Helduek ere sarri ikusten dituzte gainera umeei zuzendutako saioak...
I.Z. Oso gauza kuriosoa da hori, baina halaxe izaten da. Heldu askok ikusten dituzte umeentzako programak. Gabonetan egin zen audientzia inkestan oso garbi geratu zen hori, heldu askok ikusten dituzten saioak direla alegia. Bestalde, sentsibilizatutako euskal guraso eta ikastoletako maisu askok programa iritsi egiten zaiela esaten digute. Hori oso gauza pozgarria da guretzat, indar handia ematen digu.
A. Txirri, Mirri eta Txiribitonen garaitik gaurbo "Bilin Bolonka"ra zer aldatu da zeuen tankerako programetan?
I.Z. Helburuak ezberdinak direla uste dut. Haiek pailazoak ziren, gure pailazoak, nireak. Zein aldaketa izan diren? Orainarte gauzak zatituta bezala egon dira, gaur egun ordea, bilduma antzeko zeozer egin nahi izan da osotasun baten barruan. Dena planteamentu zabalago batetik ikusia dago gaur egun.
ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazUBIZARRET4
EgileezIRAZU1Komunikabid