argia.eus
INPRIMATU
"Behar genituzkeenak baino konpetentzia gehiago izan ditugu"
1991ko maiatzaren 19a
Amurrioko alkatea den Pablo Isasiri elkarrizketa.

Pablo Isasi, Amurrioko alkatea EAren izenean:
"Behar genituzkeenak baino konpetentzia gehiago izan ditugu"
ARGIA. Alkatetza zuek lortu zenuten arren, beste alderdiekiko botu diferentzia eskasa izan zen. Eraginik izan al du horrek erabakiak hartzeko orduan?
PABLO ISASI. Guk legealdi honetan ez dugu hitzarmenik egin partidu kokretu batekin. Gai desberdinak gainontzeko partiduekin batera aurrera ateratzeko planteamendu lojikoak egin ditugu baina akordioetara iritsi gabe. 87ko udal hauteskunde kanpainan alderdi programetan gai nagusienetan alderdi guztiak bat gentozen. Hau ikusirik proiektu nagusienak aurrera ateratzeko aukera nabarmena ikusi genuen eta proiektu txikiagoak beren kasa aterako ziren. Momentu honetan esan dezaket proiektu garrantzitsu guztiak aurrera atera direla, akorddio ezagatik ez da bat ere mahai gainean geratu.
A. Zer nolako harremanak izan dituzue alderdiekin eta EAJrekin bereziki?
P.I. Nik hiru epe bereiziko nituzke: lehenurtea, ondorengo biak eta azkena. EAJrekin tentsio haundiko harremanak izan genituen lehen epean. Hurrengo bi urteetan hartuemanak positiboagoak izan ziren herriarentzat eta azken urtean, berriz tirabira haundiak izan ditugu. Tirabira hauek hauteskundeak hurbiltzean sortzen dira, alderdiak espazio politikoaren bila hasten direlako hurrengo alkatetzari begira.
Gainontzeko alderdiei dagokienean, lau urte hauetan ez dugu arazo berezirik izan elkar ekintzetarako.
A. Euskara eta Giza iharduera batzordeak salbu, lehendakaritza guztiak Earen eskuetan egon dira. Alde horretatik kritikarik jaso al duzue?
P.I. Alderdi guztiak PP eta EAJk ezik ezkuduntzak izan dituzte gobernu batzordean. EAJri ere eskeini genizkion lehendakaritza batzuk baina hauek lehendakaritza guztiak nahi zituzten eta esaerak dioen bezala guztia nahi duenak guztia galtzen du.
Orain hamar hilabete gutxi gora behera PSEk udaletxean zuen ardura, arazo pertsonalak direla medio, bertan behera utzi zuen eta besterik ezean ardura hori guk hartu genuen. Aipatu arrazoiak direla eta, euskarakoa ez beste ardura guztiak gure esku geratu ziren, eta noski behar genituzkeenak baino konpetentzia gehiago izan ditugu.
A. Zer izan da zailena eta positiboena zuretzat alkatetza karguan?
P.I. Zailena egindako proiektuen eta posibilitate ekonomikoen artean oreka bat bilatzea da jendearen onarpena izanik gainera. Positiboena berriz, herri baten alde lan egiteak ematen duen lasaitasuna da, pribilejioa bait da.
Joseba Azpeitia. Xabier Zabaleta
13

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Udalak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EA
Pertsonaiaz\ISASI1
Egileez\AZPEITIA1\Politika
Egileez\ZABALETA7\Politika