argia.eus
INPRIMATU
Xabier Soubelet: «ETBn beti ohizko topikoetan erortzen dira »
1991ko maiatzaren 12a
Xabier Soubelet: «ETBn beti ohizko topikoetan erortzen dira »
Hilean bi aldiz egiten du euskarazko saioa frantses telebistako hirugarren katean. Berak maizago egingo lukeen arren, bertako zuzendariak ez dira nonbait uste berekoak. Gizon polifazetikoa oso, pintura, olerki eta musikagintzan aritzeko tarterik ere izaten du.
ARGIA. Egokia al da ETBk Iparraldeko berri eta gorabeherei ematen dien tratamentua?
X. SOUBELET, Akats handi bat ikusten dut ETBn: Iparraldeko gaiak Hegoaldeko ikuspegitik tratatzea. Nahiz eta bestaldeko gaiak aipatu, hemengo begiren batzurekin beharko lukete eginak izan. Nafarroan ere beste hainbeste pasatzen dela uste dut, Baztanen dibidez badakite zeintzuk diren beren problemak, guk geureak ezagutzen ditugun bezala. Bestalde, ETBn beti ohizko topikoetan erortzen dira, Zuberoarekin ahoa betetzen zaie eta...
A. Telebista frantsesean ez dizuete tarte handirik uzten ere. Zer jarrera dute euskarazko saioari dagokionez?
X.S. Ekainean urteroko errestrukturazioa izango da telebistan eta beldur naiz ez ote gaituzten orain arte baino ahulago utziko. Botere frantses publikoa euskararen kontra dago eta horren islada da guri ematen diguten tarte txikia. Euskarak merezimendu handia du Iparraldean ere eta alde horretatik zerbait egin beharko litzatekeela uste dut .
A. Izango al litzateke, beraz, ETB eta Iparraldeko saio gehiagorentzat tarterik?
X.S. Bientzat tartea dagoela uste dut eta ederrena horixe litzateke. Abertzale munduan jendea aspertu egin dela dirudi eta ETBren eskuetan utzi duela dena. Abertzale ez direnen artean berriz, ETB 'telebista espainola' da eta ez da, ondorioz, begi onez ikusia. Iparraldean bereziki, ETBk eta guk egindako saioentzat tokia badagoela uste dut. Horretarako botere publikoaren borondatea behar da ordea.
A. Herriko euskara darabilzue zeuen programetan, hala ere nabarmena da ikusentzulegoa euskara batura hurbildu asmoz egiten duzuen ahalegina...
X S. Bai, hala da. Kontutan hartu behar da euskara batua ez dela hemen ezagunegia. Hain ezberdina ez dela erakusten ahalegintzen gara gu. Bi gauzak kontutan hartu behar direla uste dut.
ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
GaiezKomunikabidTelebistaBesteak
PertsonaiazSOUBELET1
EgileezIRAZU1Komunikabid