Fernando Coello, kirol-sendagilea:
"Eguneroko iharduera fisikoa osasungarria da"
ARGIA. Zein eragin du kirolak bihotzekoaren prebentzioan?
FERNANDO COELLO. Burutu den osasun-ikerketa dexentearen arabera, lanean nahiz aisialdian, kirola ez ezik eguneroko iharduera fisikoak ere zerikusi zuzena du bihotzekoak jotzeko arriskua gutxitzearekin.
A. Adinaren arabera zeintzu dira aholka daitezkeen kirol-motak?
F.C. Kirol ihardueraren helburuak urteekin batera aldatuz doaz. Haurtzaroan, lau urte bete baino lehen ez da komeni kirolik egitea. Epe honetako helburua ez da kirol berezi bati ekitea, gorputza orokorrean iharduera fisikoarekin ohitzea baizik.
Ez da komeni ahalegin handia behar duten kirolak (eresistentzia...) eta lehiaketa-mailakoak gaztaroa baino lehenago praktikatzen hastea.
Pertsona helduak progresiboki galtzen ditu gorputz-ahalmenak. Hau dela eta, sahiestu egin behar dira esfortzu fisiko handiegiak; komenigarria da, bestalde, kirola leku itxietatik at egitea eta taldeka aritzea. Hauexek dira egokienak: igeriketa, eskia, ibilaldi laburrak egitea eta arineketaldi kontrolatuak praktikatzea.
Zahartzaroan iharduera fisikoa mesedegarria izan daiteke, burmuina eta beste gorputz-atal guztiak oxigenatu, arnas eta zirkulazio-funtzioak indartu, eraginkortasun neuro-muskularra handitu eta adimenaren argitasuna kontserbatzen laguntzen bait du; beraz, pasioak, ibilaldiak, footing arina, gimnasia, golfa, tenisa eta txirrindan irtenaldi laburrak eta errazak egitea komenigarria da.
26