Beñat Axiariren azken ikusgarriaz
Beñat Axiari: «Musika mota ugari lantzen ditugu»
ARGIA. Maiatzaren 11n Baionako udal antzokian arituko zarete. Zer nolako ikusgarria prestatu duzue?
B. AXIARI. Antolatzaileek nire gustoko saioa burutzeko aukera eman didate. Mixel Doneda saxoan, Dominique Regef zanpuinaz, Ninh Le Quan perkusioneaz eta Pedro Soler ditut taldekide. Oraingo honetan "Emazte xuriaren bila" muntaia eskeiniko dugu, Zuberoako Xai Xuriaren irudiarekin zerikusia eta trobadoreen poetikan askotan agertzen da. Musika ezezik, hainbat poeta ezagunen lana ere osagai da, hala nola: Agustin Zamora G. Lorca, Calvino, P. Eluard, Joxean Artze... Era berean, kantu tradizionalek ere izango dute beren lekua.
Parisen ere izan gara. Garrantzia handia ematen diot lekuan lekuko hikuntzari, oinarrizkotzat jotzen bait dut poesiak eta kantuak idatziak izan diren hizkuntzan ematea. Baionarako prestatu duguna, adibidez, elebiduna da. Hemendik aurrera, Bretañan, Alemanian, Potiersen, berriro Parisen eta Korsikan arituko gara, horretarako bertako hizkuntzak aintzat hartuko ditugularik.
Guzti hau, esperientzia pilaketa baten ondorioa da, eta musika mota ugari jotzen ditugu. Alde batetik, partaide bakoitzak bere bidea jorratuz jasotzen duen esperientzia talderatzen du; bestetik, mota askotako kantaldiak egiten saiatzen gara: a capella Zuberoako Bunusen, Andoainen hilaren 24ean rock musikagileekin arituko gara, Hondarribirantz joateko ere badugu asmorik.
58
GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazAXEARI1