argia.eus
INPRIMATU
"Herria abantzu osoki desegina ikusi genuen"
1991ko maiatzaren 05
Lurrikarak eragindako deseginez Eretako auzapez ohia den Jean Lonne-Peyreti elkarrizketa.

Jean Lonne-Peyret, Eretako auzapez ohia:
"Herria abantzu osoki desegina ikusi genuen"
ARETTE herria -Ereta eraten diote zuberotarrek-, 1967ko abuztuaren 13an, gau beldurgarri baten ondotik, suntsiturik geratu zen. Ez zuen iinork horrelako hondamenik goaitatzen, herri hori ez bait dago lurrikaren kokagune berezi batean. Gau ikaragarri horretaz ontsa oroitzen da Jean Lonne-Peyret Eretako auzapez ohia.
ARGIA. Zer oroitzapen duzu 1967ko abuztuaren 13ko gauaz?
J. LONNE- PEYRET. Gau tragikoa izan zen, ez zuen inork horrelakorik espero. Betitik lurra mugitu izan da baina ez zegoen hemengo jendearen memeorian lur mugitze hain indartsuren oroitzapenik. Momentu hartan Ereta jendez beterik zegoen, uda zen eta turista ainitz genituen oporrak pasatzera etorriak. Lehen mogimendua hamaikak eta laurden aldean iragan zen. Berehala jendea etxeetatik atera zen, beharrik zeren lehen aldian muebleak mugitzen ari bait ziren eta tximiniak erortzen. Bigarren kolpea azkarrago izan zen. Argirik gabe, urik gabe eta herria abantzu osoki desegina ikusi genuen. Karrikak harriz beteak zeuden, herriaren %80 desegina zen. Zorionez hildako bat izan zen bakarrik, adineko emazte entzungor bat, ez bait zen bere txetik atera.
Gazteak berehala mobilizatu ziren. Biharamonean turista guziak joan ziren baina bertako jendea lanean hasi zen. Biharamon goizean lehenbiziko laguntzak iritsi ziren, Haurrak ondoko herrietako eskoletara eramatea proposatzen ziguten baina hemengo biztanleek ez zuten herritik joan nahi. 800 bat jende zegoen kanpoan, janari eta lo egiteko lekurik gabe. Lehen gauetan jendeak autoetan lo egiten zuen.
A. Herria bera eraiki behar zenuten...
J.L.P. Erran behar da garai hartan horrelako kasuentzat ez zela deus pentsatua. Diru mailan ez genuen deus eskuratzen ahal. Beraz, lehen lana gobernuko gobernuko erabaki edo dekreto bat lortzea izan zan eta horri esker lortutako diruarekin lehenegurrezko etxeak ordaindu genituen. 120 etxebizitza berri eraiki genituen hiru hilabetez. Urriaren lehenerako lan asko egin genuen eskolen sartzea herrian bertan egin nahi izan bait genuen, ez genituen gure haurrak ondoko herrietara bidali nahi.
A. Garai hartan erraten zen herria erori zela eraikuntzarako erabilitako materiala txarra zelako...
J.L.P. Bai, baina uste dut lurraren naturaleza berak sortu duela horrelako egoera eta ez etxeen izaiteak. Harkaitzen gainean eraikitako etxeek ez dute honenbeste sufritu, aldiz ibaiaren ondoan zeunden etxeak, nahiz eta berriak izan lurrean ziren. Beraz, garbi dago lurraren naturalezak garrantzi handia duela.
32, 33

Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Natura\Besteak
Pertsonaiaz\LONNE-PEYR1