argia.eus
INPRIMATU
Miren Aranburu: «Euskara hotza da bikoizketetakoa»
1991ko apirilaren 21
Miren Aranburu, Andoaingo "Irusoin"eko bikoizleen zuzendaria
Miren Aranburu: «Euskara hotza da bikoizketetakoa»
Ez da gauza erraza izango JR edota Isabella Rosellini bati ahotsa jartzea. Testua irakurtzea baino ez balitz, tira, baina pertsonaiaren barruan sartu eta barneratzeak eskatzen du horrek. Miren Aranburuk, Andoaingo "Irusoin"en diharduten bikoizleen zuzendariak, inork baino hobe argitu dizkigu zalantzak.
ARGIA. Zein da konkretuki bikoizketa zuzendari baten lana?
M. ARANBURU. Zuzendari batek pelikula ikusi behar du eta pertsonaia bakoitza zeinek egingo duen jakiteko errepartoa egin. Gero zuzentzea dator, zer den hori? alde batetik interpretazioa eta bestetik hizkuntza zaintzea. Hori zuzendari baten lanak izan beharko lukena da, baina produkzioa aurrera atera behar denez eta lehen bait lehen bukatu beharra dagoenez, ezin izaten dira normalean gauzak hain ondo egin.
A. Zein ezaugarri behar ditu izan pertsona batek bikoizketa lanetan aritzeko? Ahotsak eta abarrek izango dute hor zer ikusirik. ..
M.A. Batzurentzat oso gauza garrantzitsua da ahotsa, baina niretzat interpretazioa edo gauzak esateko era hori baino garrantzitsuagoa da. Hori nola ikasten den? Lan asko egin eta zuzendari on bat aldamenean izan ez gero. Nire ustez, zuzendari on bat ondoan ez badil badaukazu, urte asko pasa ditzazkezu sinkronia baino ikasi gabe. Niretzat bikoizketa hori baino gehiago da, gauzak nola esan eta zein tonuetan, ahotsa jartzen ari zaren pertsonai horretan eta bizi duen egoeran benetan sartzea...
A. Egokia iruditzen al zaizu ETBko bikoizketetan erabiltzen den euskara? bestelakorik proposatuko zenuke?
M.A. Batzuk oso ona dela diote baina niri ez zait hainbesterako iruditzen ezta gutxiago ere. Euskara hotza da bikoizketetakoa. Hasiera batetan batere araurik gabe aritzen ginen, eta geuk eman diogu euskara horri modua, garbi dagoelarik ez dela kaleko euskararena. Kaleko euskara erabiltzen ahalegindu beharko genuke, eta ez dut uste hain zaila denik.
A. Horretarako beharrezkoa izango da ETBn gauzak beste modu batez planteiatzen hastea. ..
R.A. Kalitate gehiago eskatu beharko luke ETBk. Euskara dela, aktoreen interpretazioa eta testuak direla, pelikulen kalitatea...
ALBERTO IRAZU
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBBikoizleak
PertsonaiazARANBURU2
EgileezIRAZU1Komunikabid