argia.eus
INPRIMATU
«Mamuak uxatuta, HBk frogatu du udaletxea gestiona dezakeela
Garbine Ubeda Goikoetxea @garbineubeda 1991ko apirilaren 21
Xabier Zubizarreta Arrasateko alkateari elkarrizketa
Xabier Zubizarreta, Arrasateko alkatea Herri Batasunaren izenean:
«Mamuak uxatuta, HBk frogatu du udaletxea gestiona dezakeela
ARGIA. Alkatetza eskuratu zeenutenean PSOE, EAJ eta EA alderdiak ez ziren zuek lortutako emaitzetatik oso urruti ibili. Zer harreman izan duzue geroztik gainontzeko alderdiekin?
X.Z Oso argi geneukan honelako egoera baten aurrean egokiena alderdi guztien parte hartzea zela. Legealdi osoan zehar EAJ, EE, EA eta HBk orohar udaletxeko gestio eta erabaki guztietan izan zuten lekua. Lau urteon buruan esan nezake elkarrekin lan egiteak partidismoa baztertu egin duela. Oposizioan egotea ere nahikoa zaila da, oinarri sendorik gabeko jarrera da.
A. Dedidazio handiagoa eskatuko zizuen edozein erabakitan alderdien kontsentsua bilatu beharrak...
X.Z. Bai, baina alderdien eta herriko elkarteen artean hartutako erabakiak garantia handiagoak ditu.
A. Zein izanda Herri Batasunaren aportaziorik garrantzitsuena?
X.Z. Eguneroko informazioa zabaltzea, edonork eskuratzeko moduan. Bestalde udaletxean jendeak eta herriko taldeek parte hartzea posible bilakatu du.
A. Zer izan da zuretzat zailena alkate lanetan?
X.Z. Lehendabiziko bi urteetan ez genuen lortu alkatea udaletxeko lanetara erabat jarri ahal izatea Egun erdiz lanean ari izaten nintzen, eta gainontzeko orduak udaletxeari eskaintzen nizkion. Baina oso neketsua da horrela ibiltzea. Ezinezkoa da nere ustez bi lan desberdini heltzea behar bezala. Hori izan da eragozpenetariko bat. Dena den, lasaiago lan egin izatea lortu dut. Bi urte egin ditut liberatu gisa.
Zailtasunak ez dira udaletxearen gestio lanetatik heldu. Komeriak, arlo horretaik baino gehiago, ekarri edo etorri diren arazo politikoetatik sortu dira. Zentzu horretan, HBk beste guztiak kontra izan ditu. Alderdi politikoen hitzarmenak izan du eragina udaletxearen funtzionamenduan, baina bereziki gai politikoetan. Hala eta guztiz ere, PSOEk ez du lortu hori udaletxeko dinamikara erakartzea.
A. Zer rnoduzko harremana izan duzue PSOErekin?
X.Z. PSOErekin ez dugu apenas harremanik izan, eta izan dugunean larria.
A. Nola ikusten dituz datozen lau urteak?
X.Z. Herri Batasunak, mamuak uxatuta, frogatu du udaletxea gestiona dezakeela. Lehen ez genuen garantia da hauxe. Objetiboki, lehen bezain ongi gaudela esango nuke.
A.Alkate izango zara beraz.
X.z, Horixe da geure helburua.
A. Zuek alkatetza eskuratu zenuten arte, EAJk agintzen zuen Arrasateko udaletxean. Zer eritzi dute zure ustez herriko jeltzaleek HBri buruz?
X.Z. Nik uste dut EAJk ez duela gure kontra esateko handirik. Kritika normalak egin dizkigu, edonork egin dezakeen moduan. Agian, haiei ere nabarmen egin zaie estilo aldaketa.
Garbiñe Ubeda
11


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazUBIZARRET2
EgileezUBEDA1Politika