Rafa Aldasoro magoari elkarrizketa
Rafa Aldasoro: «Ez dago kasik mago euskaldunik»
Artearen erregina omen da magia. Ikuslea ezinezkoaren mugaraino eramaten duen ilusio, joko eta imajinazioaren nahasketa bitxia da berau. Euskal magoen tropela ugariegia ez bada ere, pelotoietik ihesitako Rafa Aldasoro ordiziarra dugu oraingoan solaskide.
ARGIA. Orain dela gutxi bukaturiko «Babel» programan astero izan duzu telebista lehiotik aritzeko aukera, medio horretan segitzeko asmorik ba al duzu?
R. ALDASORO. Zenbait proiektu badarabilt buruan, horietako bat, astean hamar minututakoa edo izango litzatekeen magia saiotxoa egitea da. ETBko zuzendaritzarekin ez dut hitzegin oraindik, ondo prestatu eta montatzerakoan aurkeztuko diet eta ia zer iruditzen zaien. Hala ere onartuko duten esperantza badut.
A. Telebistaz gain ba al dute hemengo magoek Euskal Herrian lanean txukun aritzeko moduko zirkuitu edo irtenbiderik?
R.A. Egia esan, magoak egon badaude ere, ez dago kasik mago euskaldunik. Hala ere, nik baietz esango nute eta hor ere baditut gainera asmo polit batzu. Kataluinako ikastetxeetan tailerrak egin ohi dituzte sarri eta hemen ere egiten dira, baina antzerki eta txontxongilo antzerakoetara mugatzen dira hemengoak. Neure asmoa magia tailerrak egitea da, irakasleekin hitzegina naiz eta asko gustatu zaie, gainera klaseetako materiala erabiliaz matematika edota fisika eta kimikarekin loturiko jokoak erakutsiko nizkioke umeei.
A. Joko mundu horretan izango dira ere maila edo espezialitate ezberdinak...
R.A. Bai, halaxe da. Horietako batzu "Gertuko magia", «eskenatokikoa» eta «ilusio handiak» deiturikoak dira. Nik normalki bigarrena egiten dut, uso, zapi, soka eta antzerakoekin. «Ilusio handiak» egiteko berriz, egundoko aparatuak behar izaten dira, eta ez naiz oraindik behin ere horretan aritu.
A. Azkenik, zer da zuretzat magia ? artea, Teknika...?
R.A. Batzuk magia arte guztien erregina dela esaten dute, ez dakit hainbesteraino ote den baina artea bada noski eta teknika ere behar beharrezkoa da. Teknika hori hartzeko eta zaletasuna izan ez gero, ispilu aurrean edota mahai gainean hasi eta praktika handia behar da.
ALBERTO IRAZU
61
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazALDASORO1
EgileezIRAZU1Kultura