argia.eus
INPRIMATU
«Hemendik aldegiteko premia informazioa agortzen ari zait»
2021eko uztailaren 20a
Ana Laura Alaez eskultoreari elkarrizketa
Ana Laura Alaez eskultoreak New Yorkera abiatzeko asmoa du
«Hemendik aldegiteko premia informazioa agortzen ari zait»
Orain arte Donostiako Artelekun erakutsi izan ditu bere obrak. Artista gazte garrantzitsuenen artean aipatzen duten bilbotar honekin solas egiteko aukera izan genuen, bere azken erakusketako lanak biltzen ari zen bitartean.
ARGIA. Noiz hasi zinen eskulturak egiten?
A. LAURA ALAEZ. Eskulturaz ulertzen dena egiten orain bi urte hasi nintzen, nere heziketa berez piktorikoa izan bait da. Beti margotzen aritu izan naiz, eta eskulturari orain dela bi urte ekin nion. Hala ere bien artean ez dago bereiztasun handirik. Eskulturan emaitza nabarmenagoa da, nik nahiago dut. Nahiz eta orohar eskultura egin, margotzen jarraitzen dut baita ere.
A. Zu beti artista gazte garrantzitsuenen artean agertzen zara. Zergatik dela uste duzu?
A.L.A. Ni eskulturan ematen ari naizen erantzunek nabaritasun puntu oso garbi bat dutelako izango da. Nire obrek estetika erradikala daukate. Erabiltzen ditudan materialengatik ere bada.
Hemen Euskal Herrian eskultura deitu izan den horretan kontraesanak eta heziketa estetiko konkretu bat daude. Nire lanek beste lengoaia mota bat daukate. Gainera, nik egiten dudana eskultura dela adierazten saiatzen naiz, nire obrak eskulturak ez direla esango lukeen jendea dagoelako.
A. Zure obretan formika, nylona, aluminioa, ironfix, latoia erabitzen dituzu. Zergatik materiale hauek? Zer aukerak eskaintzen dituzte?
A.L.A. Eskultore bati galdetzen badiozu zergatik erabiltzen duen burdina, materialeen balioaz hasiko zaizu hizketan. Nik nitaz gertuago dauden gauzetaz hitzegin diezazuket. Orain, adibidez, nire gorputzaren neurriko nireak diren jantziak erabiltzen ari naiz, nire gorputzaren neurrikoak eta egunerokoak diren beste batzuk. Ebidentziarekin lan egitea interesatzen zait momentu honetan.
Adibidez, goraize hauek eskaintzen badizkizut goraizeak direla hain argi dagoenez, agian, goraize izateari utziko diote. Artean dena da posible eta aldi berean ezer ez da posible.
A. Zer eragin nahi duzu jendearengan, zer adierazi?
A.L.A. Ikuslea oso garrantzitsua da artegintzan lan egiten duen edonorentzat. Zuk egiten duzuna osatzen duena da. Zu nire eskultura bat ikustera joaten bazara, kortse bat adibidez, zuk kortse bat ikusiko duzu, objetu horri aldaketarik egin ez diodalako. Ezarreraz bakarrik aldatu dut. Normalki agertzen ez den era batean jarri dut. Orduan, nahiz eta zuk kortse bat ikusiko duzun, beste irakurketa bat ere egin liteke. Onerako ala txarrerako, baina lenguaia aldakorra lortzen da.
Nik erakutsi edo deskriba nahi dudan gauza bakoitza desberdina izatea nahi dut. jendeak ni standard den zerbaitetan ez ikusteko.
A. Zer gustatuko litzaizuke jendeak esatea zare obra bat ikusi ondoren?
A.L.A. Errespeta nazaten nahi dut bakarrik. Neurri batetan, hastangarria naizelako ematen ditudan zenbait mezutan. Eta bestalde, emakumezko artisten estetikaz esan ohi direnekin bat ez natorrelako, "sentikortasun femeninoa eta horrelakoekin.
Gizartearen alderdi satirikoa agertzen saiatzen naiz.
A-Eskulturaz gainera besterik egiten al duzu?
A.L.A. Nik ez dut lehenik eskultura egiten, gero idatzi eta ondoren paseatu. Niretzat dena gauza bera da. Eskultura dena izan liteke. Nire bizitzako hainbat daturen pilaketaren ondorioz egiten dut obra bat.
Artean beti daude ispirazioa, materialeak, koloreak, hitzak. Nire kasuan, egiten ditudan artelanak nire bizitzaren hedapenak dira. Bizitzak ispiratzen nau.
A. Arte Ederretan ikasi zenuen. Zer moduz?
A.L.A. Bai, lizentziatua naiz. Horri buruz hauxe da erantzuna: gaizki. Espezialitatez aldatzeagatik hartu nuen eskultura. Gaizki nengoen irakaslegoagatik eta gauza guztien kontzeptuarengatik.
Fakultatea zahartuta dago eta ez dago mugikortasunik. Eta okerrago, mota askotako exigentzien ondorioz, balioko jende asko bota egin dute edo joan egin behar izan du. Ni ahalik eta gutxien joaten nintzen. Bi urtetan bi eskultura besterik ez nituen egin.
A. Bekaren bat al daukazu lan egiteko?
A.L.A. Orain arte neure proiektuen onarpen txiki batzuk lortu ditut, baina orain ez dut bekarik eta gogor lan egitera behartuta nago. Gaur egun ez dut sosik. Bilbora itzuli beharko dut eta osasun ekonomikoa lortzen saiatu.
A. New Yorken izan zinen. Zertan?
A.L.A. Arrasaten izan zen 'Hamabostaldian' ibilitako lagun batzuk bi astez izan ginen New Yorkeko galeria alternatibo batean erakusten. Musika minimala egiten zuten, eta gure lanak atsegin zituen kanadiar batzuren bitartez joan ginen hara, Manhattanen dagoen arte areto alternatibo batetara.
Mundu honekin zerikusirik ez duen mundu mugikor bat da hura. Erakusteko aitzakiarekin joan ginen New Yorkera, baina nik hemendik aldegin nahi nuelako joan nintzen. Gaur egun hemendik aldegiteto premia daukat, informazioa agortzen ari zait. Leku honetan bizitzeaz nekatu egiten zara, hemengo dinamikaz. Dena oso ebidentea eta aspergarria da, oso itxia.
New York bezalako hiri bat desafio bat izango litzateke. Ezinbesteko behar bat da. Ez dut ia ingelesa hitzegiten, eta han esku hutsik egongo nintzateke. Baina niretzat desafio bat izan daiteke hiri horretan sortu ahal izatea.
New Yorkera noa. Galeria horretan leku bat eskaini didate.
Joxi Goikoetxea

Izenburua:"Inversion del corsé". Neurria: 4 metro. Teknika: eraztun metalikoak. Urtea: 1991.
48-51


GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakALAEZ1
PertsonaiazALAEZ1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura